EUSKARA
Behatokiak urte osoko txostena aurkeztu dio Arartekoari
Hizkuntza Eskubideen Behatokia Nafarroako Arartekoarekin bildu zen atzo Nafarroako administrazioei helarazitako kexak biltzen dituen urteko txostenaren berri emateko. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak Arartekoari gogorarazi zion Nafarroako Gobernuak «eskubideen urraketak naturalizatu» egin dituela. Gainera, jakinarazi zion 2009an Euskararen Telefonora iritsitako kexen %30'81 Nafarroako herrietakoak zirela, eta urraketa gehienak Osasunbidean gertatu zirela. Kexa kopuruak azken urteetan gora egin duenez, Nafarroako Arartekoari txosten berezitua egiteko eskatu zion Behatokiak, eta honek, "Elebitasun eta herritarren hizkuntza eskubideen egoera" txostena aurkeztu du. Bertan, Nafarroako hizkuntza eskubideak bermatzeko hainbat iradokizun eta gomendio egin ditu. Behatokiaren ustetan, Arartekoak proposaturiko gomendioak jarraituz gero, aurrerapausoa eman daiteke.