«Agatha» ekaitzak erabat suntsituta utzi du Guatemala behartsua
Ekaitzaren ondotik beti barealdia datorrela diote, baina Guatemalaren kasuan ez da hala izan. «Agatha» erauntsia pasatu da jada, baina ez da makala herrialde txiro honetan utzi duen arrastoa: 152 hildako, ehunka desagertutako eta 125.000 bat lagun kaltetu ditu, eta El Salvadorrek eta Hondurasek ere ezin izan dute onik atera. Euri-jasen ostean egin beharreko garbiketa eta berreraikitze lanak nahikoa ez-eta, gaixotasunak zein gosea dituzte zelatan.
GARA |
Ohiko bizimodura itzultzeko saiakerak nabarmenak ziren atzo Guatemalan, baina ez zen giro, «Agatha» ekaitzak bertan eragindako heriotzen eta triskantzaren ondoren, lasaitasunez hartzea ez baita erraza.
Guatemalako Conred koordinadorak, hondamendien prebentzioaz eta kalteak konpontzeaz arduratzen den erakundeak, kaleratutako azken datuen arabera, 152 dira herrialdean zendutako lagunak, ehun bat desagertutakoak, 87 zaurituak eta, orotara, 125.000 lagun baino gehiago kaltetu ditu hondamendi naturalak.
Hondurasetik igarotzerakoan, «Agathak» 17 hildako eta desagertu bat utzi zituen eta El Salvadorren, ostera, 10 lagun zendu ziren eta beste bi galduta daude oraindik.
Conredek jarritako aterpetxeetan 65.000bat lagunek hartu dute babes, gehienak euriteak kaltetutako komunitateetako biztanlerik txiroenak, eta beste 29.000 inguruk arriskuan jarraitzen dute.
Aurreneko azterketa ofizialen arabera, 22.000 etxebizitza inguruk jasan dituzte kalteak, eta ehun bat zubi hautsi egin dira, dozenaka komunitate inkomunikatuta utziz.
Guatemalako Gobernua ez da gai izan «Agathak» eragindako kalte ekonomikoei balio zehatza emateko, baina hainbat enpresa sektorek iragarritakoaren arabera, galerak 125.000 milioi dolarrera irits daitezke.
Egunotan, Munduko Bankuko eta Amerika arteko Garapen Bankuko kideak helduko dira herrialdera eta bertako agintariekin batera saiatuko dira kalteen zenbatekoa zehazten, Alvaro Colom presidenteak kazetariei azaldu zien legez.
Agintariak onartu zuen herrialdea «hondamendi sozial eta ekonomiko» batean dagoela eta, hortaz, elkartasun nazionalerako deia egin zuen berreraikitze lanei ekiteko.
«Hegoaldeko kostaldearen erdia suntsituta dago», ziurtatu zuen Colomek.
Dagoeneko sufritzen ari diren triskantza gutxi ez balitz bezala, errepideek ere kaltea handiak izan dituzte eta zailtasun handiak daude behar duten bizilagunei laguntza helarazteko.
Salbamendu lanek aurrera egiten duten neurrian hildako eta kaltetutakoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute agintariek.
«Ezin dugu lasai lo egin, beste lur-jausi bat gertatuko ote den beldur garelako», aitortzen du Guatemalako bizilagun batek, euri-jasen ondorioz ohiko bihurtu diren luiziak hizpide dituela. Halakoen ondorioz, zulo erraldoiak egin dira Guatemalako Hiriko hirigunean.
Mexikotik bidalitako laguntzaren zain daudela, agintariak gaixotasunen beldur dira. «Ur geldien ondorioz milikeria eta malaria gaitzak agertzen ari dira», aitortu zuen Ludwin Ovalle Osasun ministroak. AEBen, Kolonbiaren eta Brasilen laguntzak heltzen hasi den arren, Guatemalako agintariak beldur dira elikagaien -batez ere, barazkiak eta aleak- eskasiak ez ote duen espekulazioa ekarriko.
La ausencia de numerosos jefes de Estado fue el elemento que marcó la cumrbe sobre Haití que se celebró ayer en Punta Cana (República Dominicana) para revisar los proyectos de reconstrucción del país caribeño tras el seísmo que el 12 de enero causó 300.000 muertos, otros tantos heridos y un millón de damnificados.
El presidente haitiano, René Préval, dijo que su país «volverá a levantarse impulsado por el coraje del pueblo y la solidaridad internacional» y citó la educación y la salud como pilares del proyecto de refundación. GARA