Larrañaga etxean da
Zigorra osorik astelehenean betetzen bazuen ere, atzo berreskuratu zuen askatasuna Mikel Larrañaga zarauztarrak. GARAri azaldu zionez, astelehenean bertan poliziek biharamunean Estatu espainoleko mugaraino eramango zutela jakinarazi zioten, baina mugara eraman beharrean, Parisko Saint Denis zentrora, alegia, kanporatuak izateko zain dauden etorkinen zentrora eraman zuten. «Beldur», «tentsio» eta «haserre» handiz pasa zuen zarauztarrak eguna. Atzo, baina, goizeko seietan atera zuten zentrotik eta Madrilgo Barajasera iristean aske geratu zen. Gertaturikoa ohikoa ez izan arren, hala zioen: «Hauen aldetik dagoeneko ezerk ez nau harritzen».