GARA > Idatzia > Kultura

Gaur irekiko den Bilboko liburu azokak plaza bete idazle dakar

Gaur hasi eta ekainaren 13a bitarte, Liburu Azoka izango da Bilbon, ohi bezala, hiriburuko Areatza plazan. Bertan, liburuak %10eko beherapenarekin erosteko aukera izateaz gain, egileak ezagutzeko aukera ere izango da. Izan ere, sinadura txanda ugariz gain, makina bat mahai-inguru eta hitzordu dira antolatutakoak, hamar egunez eta etenik gabe, irakurleak gurean euskaraz zein gaztelaniaz idazten duen egilearengana hurbiltzeko beta izan dezan.

p040_f01_199x108.jpg

Anartz BILBAO |

Erakusmahaiak bete liburu eskaini ohi ditu Bilboko Liburu Azokak, eta horrela egingo du aurtengoan ere, 40. edizioan. Alta, eta akaso krisi garaia delako, inoiz baino ahalegin handiagoa egin eta azokak berarekin dakarren kultur egitaraua inoiz baino oparoagoa da aurten. Izan ere, inguruko idazle gehienen sinadurak lortzeaz gain -euskara edo gaztelerazko literaturan-, bertaratzen denak erakusketa, mahai-inguru eta hitzaldietan parte hartzeko aukera izango du, beti ere irakurzaletasuna bultzatzea helburu.

Asier Muniategi, EAEko liburu azoken koordinatzaileak -20 daude guztira- gidatu zuen prentsaurrekoan, horrela azaldu zuen atzo Kepa Torrealdaik, Bizkaiko liburu-saltzaileen lehendakariak: «Guretzat azoka une garrantzitsua da, eta krisi garai hauetan, hurbiltasuna eskaini nahi diogu irakurleari». Ahalegin horretan, Areatzan salduko diren liburuek %10 merkeago izango dute salneurria, eta katalogo zabala aukeratzeko moduaz gain, bertan izango dira gazteleraz zein euskaraz idazten duten inguruko makina bat idazle ere, beraien lanak sinatzeko prest.

Gainera, salmenta guneez gain, kultur egitarau oparoa dakar berarekin azokak. Gaur bertan, irekiera ekitaldiaren ostean Maria Bas, Kirmen Uribe, Jon Arretxe, Juan Bas eta Toti Martinez de Lezeak poesia irakurraldia izango dute goizean (Areatzan bertan), eta Pia Tafdrup danimarkarrak eta Eli Tolaretxipik, iluntzean, 19.30ean, Bidebarrietan.

Izendatutako bi guneak baino ez aipatzearren, Tafdrup eta Tolaretxipirenaz gain, Bidebarrieta Kulturguneak Eduardo Mendoza eta «Literatura eta umorea» gaiarekin egingo du topo etzi. Datorren astelehenean, berriz, literatura fantastikoa izango dute hizpide Fernando Marias, Felix J. Palma, Ricardo Mendez Salmon eta Carlos Somoza idazleek, eta biharamunean Felix Linaresek gidatu mahai ingurua izango da nobela beltzaren inguruan, Alicia Gimenez-Barthelt, Taibo, Willy Uribe, Jon Arretxe eta J. J. Abasolo hizlari direla.

Ekainaren 9an, asteazkena, Antonio Muñoz Molinak ibilbide oso bati ematen zaion Zilarrezko Luma jasoko du 14.00etan, eta Iñaki Esteban kazetariarekin egungo literaturaz mintzatuko da 19.30ean. Hurrengo egunean euskal literaturak hartuko dio txanda, Unai Elorriaga, Katixa Agirre eta Irati Jimenezen partaidetzarekin, eta ekainaren 11n, ostirala, literatur norabide berriak aztertuko dituzte Kirmen Uribe sarituak eta Isaac Rosak.

Azokan bertan, berriz, liburu aurkezpen batzuk izango dira -baita irakurketa dramatizatu eta erakusketa bat ere-, eta sari banaketa ugari. Lehen aipatu dugun Antonio Muñoz Molinaz gain -ibilbide oso bati Zilarrezko Luma-, ekainaren 7an Asa Larsson suediarrak Zilarrezko Luma jasoko du. Ekainaren 8an, berriz, Katixa Agirre gasteiztarrak Zazpi Kale Saria jasoko du «Habitat» (2009, Elkar) liburuagatik, eta ekainaren 9an, Urrezko Luma Saria Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Gainera, haurrek ere izango dute zer irakurri, beraientzako prestatutako tailerretan.

Luma belgikarra

Atzoko aurkezpena Amelie Nothomb (1967, Japonia) saritzeko ere baliatu zuten liburu saltzaileek. Belgikarrak Kritika Saria jaso zuen «Ordeno y mando» (Anagrama, 2010) liburuagatik.

Diplomatikoen alaba, Japonian jaio eta Asian bizi izan da urte luzez Nothomb, eta frantsesez idazten duen arrakasta handiko autorea dugu. Atzo gustura jaso zuen saria, kapela beltz dotorea jantzita, eta nobelaren berri eman zigun: «Beste norbaiten identitatea jaso eta beste norbaiten bizitza bizitzeaz idatzi dut azken lana, orain arte autobiografikoa ez den bakarra». Bere editorearen esanetan, «azken hogei urteotan egunero goizeko 4.00etatik 8.00etara idatzi du Nothombek, eta urtero liburu bat aurkeztu».

Charla y firma de libros de Pello Guerra e Iñaki Sagredo en la feria del libro de la Plaza del Castillo de Iruñea

Los historiadores Pello Guerra e Iñaki Sagredo ofrecerán una charla esta tarde en la Plaza del Castillo de Iruñea, donde tiene lugar toda esta semana la Feria del Libro. Tras el acto para acercarse a sus lectores, ambos autores firmarán los ejemplares de sus últimos libros, que fueron presentados en la Feria de Durango del pasado año. El escritor iruindarra Pello Guerra acude con su cuarto y último trabajo «Vitoria. Asedio al Reino de Navarra», una novela histórica que relata la pérdida de la Navarra Marítima a manos de los castellanos. «El objetivo que buscaba con este libro es el mismo que en los anteriores: aportar luz a uno de los acontecimientos poco conocidos de la historia de Nafarroa», explica Guerra. En esta ocasión, el libro narra la heroica resistencia de los gasteiztarras frente a las tropas invasoras que se prolongó durante ocho meses. «El monarca navarro no acudió a defender la ciudad, por eso en el libro lanzo una hipótesis sobre dónde se encontraba Sancho el Fuerte mientras una de sus plazas más importantes se estaba viendo sitiada. En la novela, el rey buscaba alianzas por otras tierras», añade el novelista. «Vitoria. Asedio al Reino de Navarra» es el cuarto título que sale de la pluma de Guerra para la editorial Herritar Berri tras «Jaque al Reino de Navarra» en 2008, «La espada de los vascones» en 2007, y «Requiem por Navarra» en 2004.

Por su parte, Sagredo trae a Iruñea el último tomo de la colección «Castillos que defendieron el Reino», de la editorial Pamiela, en la que combina texto y fotografías para descubrir los secretos de las fortificaciones navarras a través de los edificios y murallas que aún siguen en pie. El último de los tomos se centra en los castillos de La Rioja, La Riojilla, La Bureba y Cantabria, que formaron parte del Reino de Pamplona entre 810 y 1173. Completan la colección «Castillos que defendieron el Reino» los volúmenes «De Laguardia a Foix, y del Moncayo al Goierri», «Los castillos de Sancho III el Mayor en el Alto Aragón, Sobrarbe y Ribagorza», y «La Navarra occidental, la frontera del mar».

Nacido en Irun, Sagredo es, además de un apasionado de los castillos, miembro de Nabarralde y colabora con las sociedades culturales La Kukula, de Burgi, la Asociación de Almadieros y la Asociación del Castillo de Loarre. Aritz INTXUSTA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo