GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

EMF Deialdia

Alpinista gazteak prestatzeko irrikatzen dira

 

p036_f02.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Teknifikazio taldeak sortzea (gazteei begira, jakina) omen da mendizale federazioek duten helburu nagusietariko bat. Azken urteotan, han eta hemen, xede horrek goraldia izan du federazioetan. Hots, eskalatzaileak, eskiatzaileak, alpinistak... prestatu, goi mailan jardun dezaten. Eta Euskal Mendizale Federazioa ere horretan ari da.

Azken deialdia alpinista gazteentzat bideratu dute. Aitortu beharra dago, mendiko beste adar batzuetan ez bezala, alpinismoak gazteen artean ez duela indar handirik. Hori dela eta, datozen bi urteotarako (2010-2011) talde bat sortzeko asmoa du EMFk. Deialdia 18 eta 25 urte bitarteko mendizaleentzat da.

Teknifikazio talde guztietan bezala, helburua honakoa da: prestaketa osoa eta anitza jasotzea. Izena emateko epea zabaldu dute, eta hil honen 20a izango da azken eguna. Federatuta egoteaz gain, mendiko jarduera ezberdinetan eskarmentu gutxieneko bat eduki behar da. 6-8 gaztek osatuko dute taldea, eta aukeratzen dituztenek laguntza jasoko dute ikastaroak dirauen bi urteetan. Informazioa nahi izanez gero, honako webgunera jo: www.emf-fvm.com

taldea

EMFk alpinista gazteak trebatzeko deialdia egin du dagoeneko. 6-8 lagunek osatuko dute datozen bi urteotako teknifikazio taldea.

mutilak

Guztira, 11 selekziok hartu zuten parte, eta mutilen mailan EMFren taldea izan zen onena. Nesketan, berriz, Kataluniakoa.

neskak

Alizia Olazabal seniorren mailan laugarren sailkatu zen. Baina beteranoetan azkarrena izan zen, eta garaipena lortu zuen.