GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iñaki Arregi Ihartza UEMAko koordinatzailea zendu da bart goizean

GARA |

Iñaki Arregi Ihartza 57 urteko euskaltzalea, sorreratik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea izandakoa, hil da.

Jaiotzez ermuarra bazen ere, azken urteotan Markinan bizi izan da eta herri horretan zuen etxean hil zen atzo. UEMAtik jakinarazi zutenez, Arregi bart goizean zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz.

Euskaltzalearen gorpua atzo bezalaxe Berriatuko beilatokian egongo da gaur goizez, 11.00etatik 13.00etara. Arratsaldean, erraustu egingo dute. Azken agurra, ordea, bihar, 19.30ean, egingo diote Markinako udaletxe zaharreko aretoan.

Iñaki Arregik, 1992. urteaz geroztik, UEMAn jardun zuen lanean. Zentzu horretan, zuzen-zuzenetik jarraitu zituen euskararen normalizazio bidean azken urteotan egindako urratsak. Larunbatean, UEMAren Egunean omenaldia egingo diote Mallabian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo