GARA > Idatzia > Mundua

Sexu erasoen biktimei barkamena eskatu die Aita Santuak, aurrenekoz

Elizgizonek egindako sexu erasoen gaineko eskandaluak leher egin eta mundu osoan hautsak harrotu zituenetik, aurreneko aldiz esplizituki eskatu zuen atzo «barkamena» Benedikto XVI.a aita santuak. Horretarako, gainera, ez zuen edozein hitzordu aukeratu, eta 15.000 apaiz eta mojaren aurrean -horiek baitira iritzi publikoak kaleratzen dituen kritika eta susmo guztien jomuga- esan zituen hitzok, eliz urteari amaiera emateko egindako elizkizunean.

p023_f01_171x112.jpg

Kelly VELASQUEZ |

«Jainkoari eta erasoek kaltetutako lagun guztiei barka gaitzaten erregutzen diegu, eta gure esku dagoen guztia egingo dugula hitzematen dugu, era honetako abusuak ez daitezen sekula errepikatu», adierazi zuen Ratzingerrek Done Petri plazan, mundu osotik etorritako 15.000 Elizako partaideren aurrean.

«Apaizen sakramenturako urte pozgarria izan behar zuen honetan, elizgizonen bekatuak argitara atera dira, eta bereziki umeek jasandako abusuak», onartu zuen eguzkipean egindako zeremonian.

«Laguntza handiagoa»

Barkamena eskatzeaz gain, Eliza Katolikoaren buruak etorkizuneko apaizen «bokazioaren egiazkotasuna frogatzeko, bere esku dagoen guztia» egingo duela agindu zuen eta, gainera, «haien bidean laguntza handiagoa emango diegu, Jainkoak une latzetan eta bizitzaren arriskuen aurrean babesa eman diezaien».

«Horregatik, Eliza Katolikoaren baitan jazotakoa arazte edo garbiketa lan gisa hartzen dugu», nabarmendu zuen.

Alde horretatik, hamarkadetan sexu erasoak egin dituzten abadeen jokabidea ezkutatu duten kideen jarrera arbuiatu zuen Aita Santuak: «Gaur ikus dezakegunaren arabera, apaiz lanei ez dagozkien portaerak estaltzea ez da maitasun kontua».

Urte hasieran Irlandan lehendabiziko eskandaluak leher egin zuenetik, zurrun agertu zen Joseph Ratzinger alemaniarra, nahiz eta berari ere Alemanian artzapezpiku zenean kasu bat ezkutatu izana leporatu dioten.

Benedikto XVI.aren keinu honek balio berezia hartu du, milaka elizgizonen aurrean esan baitzituen hitzok, haiek pairatzen dituztelako jendartean ugaritzen ari diren kritikak.

«Urte gogorra izan da, baina baita hausnarketarako deia egin duena», esan zuen bertaratutako apaiz kolonbiar batek.

Iragan maiatzean, Benedikto XVI.ak kazetariei aitortu zien zuzentzen duen instituzioa egun pairatzen ari den «jazarpena» ez datorrela «kanpoko arerioengandik», «bekatu propioetatik» baizik, eta errudunek «Jaungoikoaren eta Justiziaren aurrean» aurpegia eman beharko dutela aldarrikatu zuen.

Las víctimas tachan de «decepcionante» el mensaje de Ratzinger

Una asociación de víctimas de sacerdotes pedófilos calificó ayer de «decepcionante y peligroso» el mensaje del Papa, que por primera vez se disculpó de forma explícita por los abusos sexuales cometidos por curas, en una ceremonia celebrada en la Plaza de San Pedro, según la agencia France Presse.

El religioso alemán Joseph Ratzinger «ha hablado acerca de la formación de los sacerdotes y ha pedido perdón a las víctimas. Pero no hace nada por proteger a los niños ahora», se lamentó Joelle Casteix, miembro de la Red de Víctimas de Abusos de Sacerdotes (SNAP).

Esta asociación, con sede en Estados Unidos, reclamó la necesidad de una «política de tolerancia cero para garantizar que cualquier persona que abuse de un niño o encubra este abuso sea entregada de inmediato a las autoridades judiciales», dijo Casteix.

Por primera vez, el papa Benedicto XVI pidió «perdón» explícitamente los abusos sexuales cometidos por curas, ante más de 15.000 sacerdotes de todo el mundo y varias decenas de miles de monjas y seglares, que acudieron al Vaticano para clausurar el Año Sacerdotal, durante el que «han salido a la luz» los escándalos de abusos sexuales a menores en numerosos países.

En estos meses, se han conocido abusos por parte de curas que durante años han tenido lugar en Irlanda, Alemania, Austria, Italia, Países Bajos, varios países de América Latina y Bélgica, así como nuevos datos de casos ya conocidos en Estados Unidos.

Por estos motivos, Ratzinger destituyó a varios obispos y numerosos cardenales. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo