GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Belgikako gobernuen zabarkeriaren ondorioz, flandiarrek gogokoago dute independentzia

Bihar izango dira Belgikako Parlamenturako hauteskundeak eta, inkesten arabera, alderdi independentista bat izan liteke Flandriako alderdirik bozkatuena, N-VA. Inkestek ematen dioten ehunekoa (%25 inguru) lortuko ez balu ere, ez dago zalantzarik emaitza ikusgarria lortuko duela. Izan ere, 2001ean sortuta, duela zazpi urte botoen %3 baino ez jaso ez zituen alderdia, urtebete geroago, 2004an, N-VA kristau-demokratekin batera aurkeztu zen hauteskundeetara, baina haiek estatuaren erreformari heltzeko orduan atzera egin zutela ikusita, bertan behera utzi zuten koalizioa, eta orain Flandriako indar nagusia dira. Indar politiko flandriar guztiak ez dira independentziaren aldekoak, baina bai -flandriar herritarren borondatearen jakitun- Flandriak autonomia handiagoa izatearen aldekoak. Hala ere, azken urteotako gobernuek arazoari heldu baino estatuaren ezegonkortasuna nahiago izan dute. Eta badirudi gatazka politikoaren aurrean zabarkeriaz jokatzearen ondorioz herritar horiek independentziaren aldeko jarrera argiago batera lerratuz joan direla.

Hori dena Europaren bihotzeko estatu batean, beste batean, eta horregatik ez da zerua eroriko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo