GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herriko Txapelketa

Goiherri A taldeak 640 kiloko lehiaketa ia erabakita utzi beharko luke

J.L.

Goiherri taldeak 640 kiloko txapela erabakita uzteko aukera paregabea izango du gaur arratsaldean Erandion, Martiartu auzoan jokatuko den bigarren jardunaldian. Lehenengoa irabazi egin zuten, eta gaur emaitza errepikatuko balute, ia dena erabakita geratuko litzateke.

Goiherri A taldearekin batera, Goiherri B, Areso, Gaztedi, Getxo eta Mutriku neurtuko dira, 17.30ean hasiko den ekinaldian. Lehen jardunaldian Goiherri nagusi izan zen Areson jokatu zen jardunaldian, eta gaur bere zaleen aurrean ezin du hutsik egin. 680 kiloko txapelak ihes egin zien, baina hau ez dute inondik inora galdu nahi.

Lehen jardunaldian Mutriku izan zuen aurkaririk gogorrena, eta gipuzkoarrak saiatuko dira orduko hura errepikatzen eta berdeak estu eta larri hartzen.

Atzetik, berdinduta amaitu zuten Gaztedik eta Aresok, eta ia aukerarik gabe geratu ziren Getxo eta Goiherri B. Lehen jardunaldian berdinketa ugari izan ziren, taldeen artean oreka handia izan baitzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo