harri-zulatzea Euskal Liga
Txorierri estutzeko garaia heldu zaie besteei
J.L.
Euskal Herriko Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 19.00etatik aurrera, Gallartako Dolores Ibarruri plazan. Gallarta, Trapagaran, Burdin Gazteak, Errekatxo, Txorierri, Kabiezes, KZ Kolpeka eta Las Karreras lehiatuko dira.
Orain arte jokatu diren bi jardunaldietan Txorierri nagusitu da, eta hemendik aurrera ikusi beharko da ea lehen postu horretan, eta orain arte erakutsitako nagusitasun horrekin, jarraitzeko gai diren edo ez.
Gallartak beti izan du talde ona, eta gaur bere zaleen aurrean arituta, saiatuko da lehen garaipena eskuratzen eta sailkapen nagusian gora egiten. Izan ere, Txorierri dago lehen postuan, jokatutako bi saioak bereganatuta, eta haien atzetik, berriz, Kabiezes dago sailkapenean.
Zaila izango da gaur Txorierri lehen postutik kentzea, baina aurkarien benetako maila jakiteko balioko du gaurkoak.