GARA > Idatzia > Kultura

«Autoeditatuak», eduki grafikoen lehen topaketa Alondegian

Alondegia Aisialdi eta Kultur Zentroaren erdiko plazak «Autoeditatuak" topaketa hartuko du gaur. Nahi duen orok har dezake parte azokan, baina bereziki euren material grafiko propioa editatzen duten egile eta kolektiboei, besteak beste, inprimatutako fanzineak, aldizkariak edo blog digitalak. Ekitaldiak egun osoa iraungo du eta parte-hartzaile bakoitzak stand bat izango du azokan, jendeari bere lanak erakusteko. Gainera, goizeko saioan, 12.00etatik 14.00etara, parte-hartzaileek beren jarduerak aurkeztu ahal izango dituzte, 10-15 minutuko hitzaldi laburren bitartez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo