GARA > Idatzia > Mundua

Parlamentua osatu dute Iraken, baina blokeo politikoak bere horretan dirau

Joan den martxoaren 7an egindako hauteskundeetan hautatuak izan ziren 325 diputatuek kargua zin egin zuten atzo Bagdaden. Halere, protokolo kontu bat baino ez zen izan, parlamentuari dagozkion erabaki guztiak atzeratu egin baitzituzten.

p021_f01_199x103.jpg

GARA

2003. urtean nazioarteko indarrek Saddam Hussein kargutik kendu zutenetik osatutako bigarren parlamentuak estreinako saioa burutu zuen atzo. Hogei minutuko bilkura baino ez zen izan, baina tarte hori nahikoa izan zen blokeo politikoa bere horretan dagoela erakusteko, hauteskundeetatik hiru hilabete igaro badira ere.

Alderdiek ezadostasun sakonak agertu zituzten Gobernu berriaren osaketari dagokionez, eta analistek zein diputatu batzuek baieztatu dutenaren arabera, aste batzuk atzeratu daitekeen erabakia da.

Aurreneko bilkura protokoloa betetzera mugatu zen. Hogei minutuko saioan, «Iraken independentzia, burujabetza eta herriaren interesa» defendatuko dutela zin egin zuten iragan martxoaren 7an hautatuak izan ziren 325 diputatuek, baita «sistema demokratiko federala» bermatuko dutela agindu ere.

Aipatu inaugurazio saio hori, Irakeko ereserkiarekin eta Koraneko pasarte batzuen irakurketarekin abiatu zena, Fouad Massoum politiko kurduak zuzendu zuen, legebiltzarreko presidente berria izendatu artean, Parlamentuko kiderik zaharrenari dagokiolako saioak bideratzea.

Buruzagi erlijiosoak, nazioarteko enbaxadoreak, eta NBEko misioaren buru den Ad Melkert izan ziren, besteak beste, parlamentuaren lehen bilkura bertatik bertara jarraitu zutenak.

Legebiltzarra osatu izana, martxoaren zazpian, «bidean aurkitutako oztopo guztien gainetik», hauteskunde prozesuak izandako «arrakastaren» ondorio dela adierazi zuen Massoumek, mezu labur batean.

«Jakin badakigu talde askok ez dutela nahi Iraken prozesu demokratikoak arrakasta izatea, baina norabide horretan aurrerapauso nabarmenak eman dira», gaineratu zuen.

Legebiltzarraren eraketa atzeratu egin dela onartu zuen legegileak, bozetatik hiru hilabete igaro direlako, baina, era berean, epe laburrean aurrera egiteko esperantza agertu zuen.

Alabaina, ez diskurtsoan, ez prentsaurrekoan ez zuen zehaztu legebiltzarra noiz bilduko den berriro, baina zehaztu zuenez, «albait arinen» edo «datozen egunotan» izango da, betiere zehaztasunik eman gabe.

Parlamentuari berari dagokio legebiltzarreko presidentea eta presidenteordeak aukeratzea.

Gobernuaren eraketa

Ondoren, aurkezten diren hautagaien artean estatuburua -lehen ministroak baino ahalmen exekutibo gutxiago dituena- aukeratu beharko dute, bozen bi heren bilduta. Marka hori gainditu ezean, bi hautagai bozkatuenen artean erabakitzeko, bigarren itzulia egingo lukete.

Behin presidentea izendatuta, honek 15 egun ditu parlamentuko «bloke nagusiari» Gobernua osatu dezala eskatzeko, Konstituzioaren arabera. Halere, puntu honek eztabaida ugari sortzen ditu eta are gehiago atzeratu dezake exekutibo berria osatzea.

Batzuen iritziz, parlamentuan aulki gehien lortu dituen aliantzak bere gain hartu beharko luke iniziatiba, baina beste batzuek uste dute legebiltzarreko taldeen arteko hitzarmenetatik eratorritako koalizioei dagokien lana dela.

Cuatro ataques marcan la apertura del Parlamento

Al menos cinco personas murieron y otras treinta resultaron heridas en cuatro atentados que tuvieron lugar en distintos puntos de Irak, según fuentes oficiales.

En la zona de Said Garib, unos 70 kilómetros al norte de Bagdad, murieron dos miembros de la milicia suní progubernamental Consejos de Salvación, y otro más resultó herido, en un ataque contra un puesto de control.

Las fuentes, citadas por Efe, también señalaron que un dirigente de estos consejos, Diab Dawad, fue degollado junto con su mujer por varios hombres armados que irrumpieron en su domicilio en el pueblo de al-Uburm, en la provincia nororiental de Diyala. Otras seis personas resultaron heridas al estallar una bomba en la localidad al noroeste de la ciudad de Baquba, también en Diyala.

Por otro lado, una persona murió y otras 27 sufrieron daños después de la explosión de una bomba en un concurrido mercado de la ciudad de Mosulm al norte del país, de acuerdo a la información facilitada por la Policía. GARA

MARTXOAREN 7A

Duela hiru hilabeteko bozetan, Al-Iraqiya oposizioko aliantzak 325 aulkietatik 91 lortu zituen, Nouri al-Maliki lehen ministroaren Zuzenbide Estatua alderdiak erdietsitako diputatuen kopurua, 89, gaindituz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo