GARA > Idatzia > Mundua

Gazako blokeoa arindu du Israelek, nazioarteko presioaren ondorioz

Nazioarte mailan jasotako kritiken eta presioen ondorioz, Gazako blokeoa arintzea erabaki du Israelgo Gobernuak. «Erabilera zibileko produktuak», tartean elikagaiak, sendagaiak edota eraikuntzarako materialen sarrera baimenduko duela iragarri zuen atzo Benjamin Netanyahu lehen ministroak, betiere NBEren kontrolpean egiten baldin bada. Tel Aviven neurriari «propaganda mediatikoa» irizten dio Hamasek eta blokeoaren behin betiko amaiera eskatu zuen.

p018_f01_199x116.jpg

GARA

Bi eguneko eztabaidaren ondotik, «erabilera zibileko materialak» Gazara sartzeko indarrean dagoen sistema «liberalizatzea» adostu zuen Israeleko Segurtasun batzordeak, eta Benjamin Netanyahu lehen ministro sionistaren bulegoak ohar baten bidez iragarri zuenez, halako proiektuak gauzatzeko sar litekeen gai kopurua ere areagotuko dute.

Orain arte, elikagai eta botiken sarrera oso mugatuta izan da lurralde palestinar honetan.

Halere, «arma eta material militarraren sarrera eragozteko prozedurak bere horretan» mantenduko ditu Tel Avivek.

Gobernu sionistak komunikabideei igorritako oharrak ez du zehazten zeintzuk diren ezarriko dituzten neurri zehatzak, baina neurria aurrera eramateko protokoloa Segurtasun batzordeak ezagutaraziko duela argitu zuten, «datozen egunotan» batzartu ondoren.

Itsasotik eragindako blokeoa aldatzeko asmorik ez dutela ohartarazi du Netanyahuk.

Maiatzaren 31n Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeraman Askatasunaren ontziteriari eraso egin zionean, bederatzi hildako eraginda, areagotu zen sionisten aurkako nazioarteko presioa, eta horren ondorioz hartu dute lurralde palestinar honi inposatutako blokeoa arintzeko erabakia.

Hala eta guztiz ere, Gazako agintean dagoen Hamasek sionisten neurria arbuiatu zuen.

«Sionisten erabakia gaitzesten dugu, Gazako blokeoa bertan behera uzteko nazioarteko erabakia saihesten duelako», kexatu zen Ismail Radwan Hamaseko buruzagia.

Ildo beretik, alderdi horretako bozeramaile Sami Abu Zuhrik aldarrikatu zuen blokeoa «erabat deuseztatzea» beharrezkoa dela, «pertsonak eta ondasunak Gazan askatasun osoz sartu edo ateratzeko» eskubidea baitute.

«Propaganda»

Eraikuntzarako materialen behar bizia dauka Gazak, eta horiek «inolako mugarik gabe» sartzea baimendu behar dela defendatu zuen Zuhrik, eta sionisten neurria «propaganda mediatikoa» baino ez dela ziurtatu. Gazara sartzen diren materialak kudeatzen dituen palestinarraren arabera, zerrenda horretan jolasak, mota guztietako elikagaiak, botikak, sukaldeko tresnak, koltxoiak, esku-oihalak aintzat hartzen ditu. Zerrendatik kanpora gelditzen dira, alabaina, eraikuntzarako zenbait material, lurralde palestinar honek behar-beharrezko dituenak, 2008ko abendu eta 2009ko urtarrila bitartean Israelgo Armadak burututako erasoaldiak eragindako kalteak konpontzeko. 1.400 zibil hil zituzten operazio hartan.

Israelgo komunikabideen arabera, neurri berriarekin, 120 bat produktuko zerrenda egin, eta horiek Gazara iristea debekatuko dute, «helburu militarrekin» erabil ditzaketelakoan.

Egun, 140 produktu baino ez daude baimenduta, Aginte Palestinarreko mugari lotutako gaien arduradunak, Raed Fatuhk, esan zuenaren arabera.

ZAURITUA

Borrokalari palestinar bat zauritu zen atzo, Gazan, soldadu israeldarren tiroketa baten ondorioz, mediku iturriek eta lekukoek baieztatu zutenaren arabera.

Miles de judíos ultraortodoxos defienden en las calles la segregación

Decenas de miles de judíos ultraortodoxos salieron a la calle ayer en Jerusalén y Tel Aviv contra un fallo de la Corte Suprema que veta la segregación entre niños askenazis y sefarditas en una escuela de colonos.

«¡Es la torá quien decreta!, ¡No toquen a Israel!», podía leerse en las pancartas que portaban.

La Policía israelí fue puesta en estado de alerta y desplegó miles de unidades.

Los ortodoxos askenazis acusan a los sefardíes de coerción para imponer si visión del mundo y les reprochan gozar de exención del servicio militar. AFP

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo