GARA > Idatzia > Ekonomia

Paper sektorean aurten ere egoera nahasia izango dela aurreikusi dute

GARA

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako paperaren sektorearen egoera 2010. urtean ere nahasia izango dela uste duela adierazi zuen atzo 21 enpresa biltzen dituen Papergintzako Clusterrak Donostian egindako urteko batzar nagusian. Hala, eta urteko lehen lauhilekoan aurreko ekitaldiarekin alderatuta lan eskaerak susperraldi arina izan bazuen ere, urte osoko bilakaera aurreikusteko goizegi dela adierazi zuen Clusterreko zuzendari Rafael Sarrionandiak.

Pasa den urteko emaitzei so eginez, 21 enpresa hauen paper produkzioak %10 egin zuela behera azaldu zuen Sarrionandiak. Fakturazioa berriz %22,5 txikitu zen batez beste, 571 milioi euro ingurura iritsiz. Esportazioetan, 250 milioi euro eskuratu zituzten, fakturazio osoaren %44 baino gehiago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo