GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

ZINEA

Asier Altunak «hiritar artalde bat» behar du, Bilbon film labur bat grabatzeko

Asier Altunak «Aupa etxebeste!» film luzea eta «Topeka», «Txotx» eta beste hainbat film labur zuzendu ditu, eta asteburu honetan beste baten grabaketari ekingo dio Bilboko kaleetan. Film laburrak «Artalde» du izenburua eta bertan Pako Sagarzazu aktore donostiarrak artaldea galdu duen artzainarena egingo du. Grabaziorako hiritarrez osatutako «artalde» izugarri bat ipini nahi du artzainaren atzetik eta horretarako grabazioan parte hartu nahi duen orori gonbidapena egin die. Bi hitzordu jarri dituzte: bata, larunbatean, 16.00etatik 19.00ak arte, Kafe Antzokiaren ondoan dagoen Done Bikendi eta Arbolantxa kaleen bidegurutzean; bigarrena, igandean, 10.00etatik 13.00etara Poza Lizentziatuaren eta Bertendona kaleen bidegurutzean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo