LIRIKOA
Ibaeta abesbatzak Lete, Lertxundi eta Laboaren kantuen bertsioak eskainiko ditu
Hirurogei ahots inguruk osatzen dute Ibaeta abesbatza eta bihar kontzertu berezia eskainiko dute Donostiako San Bizente parrokian. 19.30ean hasiko da meza eta bertan J. Uruñuelaren «Agur Maria» eta F. Madinaren «Aita Gurea» eskainiko dituzte. Ondoren euskal kantutegian ezagunak diren hainbat kanturen bertsioak abestuko dituzte kontzertuan. Hala nola, Mikel Laboa eta Joxean Artzeren «Txoria txori», Benito Lertxundiren «Herribehera» eta «Oi ama Eskual Herri goxua», Urkoren «Maite, Maite, maitia», edo Xabier Leteren «Xalbadorren heriotzean» eta «Ni naiz poeta tristea».