Donostiako lehen esne makina martxan da dagoeneko Gaskonia plazan
GARA
Igeldoko esnea eskuratu nahi duen orok zuzenean jasotzeko aukera du dagoeneko Antiguoko Gaskonia plazan ezarri duten makinaren bitartez. Donostian esnea saltzeko martxan jarri den lehen makina da.
Aurten Ondazarte baserriak 30 urte beteko ditu Donostialdean esnea saltzen. Igeldoko Esnea izenean komertzializatzen den esnea, ezaguna da jada bertan eta makina honen bidez, herritar guztientzat eskuragarri izango da. «Kalean bertan, baserritik zuzenean, inongo bitartekaririk gabe, 24 orduz eta modu erosoan erosi ahal izango du kontsumitzaileak», ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu zutenez.