GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

MUNDUKO kopa D Multzoa

Heroiak, bilauak eta ezusteak, antzezlan dotorea zelairatzeko

Lehen partidan guztiok liluratu ostean, zartakoa jaso zuen Alemaniak Serbiaren eskutik. Klosek txartel gorria ikusi eta Podolskik penaltia alferrik galdu zuen.

p040_f01_111x111.jpg

ALEMANIA 0 

SERBIA  1

Amaia U. LASAGABASTER

«Eine grosse katastrophe», esan ohi du nire lagun batek zorteak iseka egiten dionean, alemanaren ahoskerak larritasuna ezin hobe azpimarratzen duela uste baitu. Nelson Mandela zelaian gauzatutako ikuskizunaren izenburua ere izan liteke, deskalabrua sekulakoa izan baitzen Alemaniarentzat.

Baita kirolaren erakargarritasuna handitzen duten ezustekoen erakusle garbia ere. Munduko txapelketa irabazteko faborito nagusi izatetik, sailkapena azken partidan lehiatu behar izatera pasatu da Joachim Löwen taldea, 90 minutu eta protagonista ugariko antzezlanaren ondorioz: Mannschaft gainditzeko gai izan zen Serbia bera, penaltia alferrik galdu zuen Lukas Podolski edo, zergatik ez, Hegoafrikan estreinatu den lehen euskalduna, txartelak agortzeko zorian ibili zen Undiano Mallenco, alegia.

Alemaniarrek epaile nafarrari bilauaren rola eman ziotenerako, baina, argi zegoen partidak ez zuela inolako zerikusirik Australiari emandako jipoiarekin. Haren bideoa buruz ikasi eta Radomir Anticek ederki erakutsi zien bere gizonei mendebala nola geldiarazi.

Bidea garbitu zion Serbiari Undiano Mallencok 37.minutuan, Klose kanporatu zuenean, bigarren txartel hori zorrotzegia erakutsita. Plavie-k berehala eskertu zuten, minutu bat geroago Jovanovicek Zigicen burukada jaso baitzuen 1-0koa sartzeko, arratsaldeko heroiaren rola bereganatuz.

«Etsipen» hitza alemaniarren hiztegian agertzen ez denez, gogoz ekin zioten Joachim Löwen jokalariek erronkari. Gogoak, baina, ez du ezertarako balio trebetasunik ez dagoenean. Eguneko bigarren bilauaren bekatua, alegia. Estreinako partidan baino motelago aritu arren, Schweinsteiger edota Ozil arriskua sortzeko gai izan ziren; ez, ostera, Podolski arrisku hori gol bilakatzeko.

Aukera garbiena Vidicek arean eskuz falta inozoa egin zuenean izan zuen aurrelariak. Baita, ondorioz, hutsegite garbiena ere, Podolskiren jaurtiketa penagarria gelditzeko arazorik ez baitzuen izan Stojkovicek, serbiarren heroi papera aldarrikatuz ikuskizunaren azken zatian.

Gidoi erakargarrienetan bezala, baina, galdera batekin amaitu zen partida. Erantzuna Ghanak eta fase honen azken jardunaldiak eskainiko dute.

Löw lamenta el exceso de tarjetas mostradas por el árbitro navarro Undiano Mallenco

El árbitro navarro Alberto Undiano Mallenco se estrenó en el Mundial con papel estelar. «Ha sido un partido limpio, así que nueve tarjetas amarillas me parecen demasiadas», criticó Joachim Löw, que también reconoció los «problemas» en el primer tiempo de su equipo, que «lo dio todo» tras el descanso. Lukas Podolski lamentó su falta de puntería. «No tiré muy mal -aseguró-, pero es mi culpa y lo tengo que asumir». «Es una derrota muy amarga», admitió. Radomir Antic consideró justa la victoria porque «controlamos el partido». GARA

AUKERAK

Zabal-zabalik geratu da D Multzoa, Serbiak, Alemaniak eta Ghanak garaipen bana lortu baitute. Afrikarrek, baina, gaur jokatuko dute beren bigarren partida: irabaziz gero, berdinketa hirukoitzarekin amaitu dezakete fasea.

MARKA

Bederatzi txartel erakutsi zituen Undiano Mallencok estreinako partidan. Txapelketako markatik urrun geratu zen, hala ere, Lopez Nietok 2002an 18 atera baitzituen. Camerun eta Alemania izan ziren bere biktimak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo