GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Independentziaren aldeko akordio estrategikoa

Independentzia azken portu duen ontzia abiatu da Euskaldunako ontziolatik

Aurtengo ekainaren 20an, eguerdian, Euskalduna jauregia dena ontziola izan zen berriz, garai batean bezalaxe. Hortik uretaratu zen independentzia helburu duen itsasontzia. Bertara igotzeko bildu zen ehunka lagun. Norabideaz eta abiaduraz mintzatu zen are- toan, bitakora koadernoaz eta lemazainaz, oraingoaz eta geroaz. Bidaia berri bat hasi da.

p004_f01.jpg

Ramon SOLA

Lehorrekoa da Xabier Zubizarreta, urte askoan ezker abertzaleko Arrasateko alkate izandakoa, baina berak erreparatu zion tokiaren bereizgarritasunari. Euskalduna Jauregia dagoen tokian ontziola zegoen lehen. Atzo, norabide finkoa duen bidaia hasi zen hortik. Euskal Estatua da iparrorratza, uretaratutako itsasontzi berri honek jo nahi duen kaia. Baina aurretik bide puska handia egina dute bidaiariek: «Asimilizazio olatuek ez gaituzte irentsi», nabarmendu zuen Xabier Zubizarretak. Orain batera ekiteko ordua heldu dela aipatu zuen arrasatearrak, berdinak ez direla jakinda: «Asko gara eta ez gara beti bat etorri, ez eta etorriko ere. Baina inork ez du egingo guk bakarrik egin dezakeguna», ohartarazi zuen.

Hasieratik nabarmena zen hori. Bi lerrotan baletoz bezala heldu ziren gonbidatuak, bakoitza bere «familia» politikoarekin. Preso ohi ugari hemendik, EAko gazteak hortik, ANV-EAEko militanteak handik... Baina batzuk zein besteak, bidaiari ekiteko prestutasun osoz. Aretoaren ate aurrean pilatua zen jendea ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago, ikusminaren seinale.

Uretaratze unea ez zen ospakizun hutsa izan. Ez zen xanpain botilarik apurtu kaskoaren aurka, zorte ona opatzea baino bidaia behar bezala antolatzea lehenetsi baitzen. Akordioa jantzi eta ongi azaltzeari eman zitzaion garrantzia. Horretaz arduratu ziren Elisa Sainz de Murieta eta Itsaso Legorburu, baina aurretik arlo ezberdinetako ordezkariek Zubizarretak azaldu zuen «bitakora kaiera» idazten lagundu zuten: Maite Aristegi laborarien izenean, Raul Rios langileenean, Elena Gartzia emakumezkoenean, Nestor Basterretxea artista eta kulturgileen ordezkaritzan...

Itxaropentsu baino gehiago agertu ziren guztiak: konbentzituta. Eta ez da gutxi, elkarren ondoan hizketan aritu zirenetako batzuk joandako urteetan aurrez aurre izandako sektoreen ordezkari izan direlako: Iñaki Antiguedad eta Sabin Intxaurraga, Kalen Astiz eta Tontxu Campos... Baina elkarrekin aritzeko garaia dela uste dute, eta egin daitekeela argi ikusten dute. Intxaurraga Lakuako sailburu ohiak ohartarazi zuenez, euskal diaspora aitzindaria izan da horretan, «alderdikeriarik gabe eta etekinik atera nahi izan gabe aspaldi elkarrekin lanean ari delako».

Hitz-jokoa egin zuen Antiguedadek, Ama Lurraren aldeko borrokatik: «`Naturarekin bat izan eta...', dio kantuak. Bat izan gaitezen, ez bi, orain arte bezala». Hori bai, «neurriko abiadurarekin egin dezagun, zorabiatu ez gaitezen», eskatu zuen. Abiadura handiko trenaren egitasmoari egiten zion aipamen horrekin. Baina itsasontziaren bidaia- ren metaforarako ere balio zuen aholkuak.

Pozaren pozez hitz egin zuen Basterretxea eskultoreak, eta txaloka hartu zuen jendeak berak seinalatu zuen lehen egitekoa: «Iparraldeari gehiago begiratu behar diogu. Bidasoa hondarrez bete. Eiffel dorrearen itzala Madrilgoa baino luzeagoa da», adierazi zuen. Eta zaharrenengandik gazteenengana: txalo zaparrada handia, handiena agian, gazteentzat izan zen. Sektore bakoitzeko hiru gazte igo ziren oholtzara, ezker abertzalekoak aski ezagunak diren elastiko gorriekin, haien elkarlanerako konpromisoa adierazteko.

«Lortu arte»

Beste bidaia batzuk egin dituzte abertzaleek azken urteetan, baina aurreikusi baino laburragoak suertatu dira. Oraingo honek helmugara heldu nahi du. «Lortu arte», zioen agertokian irakur zitekeen lelo bakarrak. Eta adierazgarria egin zitzaion Sustrai Colina bertsolariari: «`Irabazi arte' zen leloa lehen», gogoratu zuen kantuan, gero «alde izpirik ez da egongo lortzetik irabaztera» esanez bukatzeko. Bide horretatik jo zuten Aitor Sarriegik eta Miren Amurizak ere. Azken honek «askoz lehenago lortuko dugu indarrak batu ezkero» abestu zuen.

Itsasoaz haratago ere etorri zitzaizkien lagunak ezker abertzaleari eta EAri. Euskal independentistek bidaide dituztela esatera etorri ziren, bai eta estatuek ezin dituztela herrien nahiak ito ere. Flandriatik, joan den igandeko hauteskundeak irabazi ondoren etorritako NV-A alderdiko ordezkari batek garai berri baten atarian gaudela nabarmendu zuen: «Honek kriminalizatzen jarraitzeko edozein aitzakia kentzen dio Madrili». Sinn Fein-ekoak Arnaldo Otegi eta gainerako kartzelatutakoen aldeko hitzak izan zituen lehen-lehenik (gero, akordioa sinatu bezain laster, «Gora Arnaldo!», oihukatu zuen lagun batek). Bide honetan «laguntzeko ahal dugun guztia egingo dugu», zin egin zuen ordezkari irlandarrak. Eta Palestinatik etorritako FPLPko kideak elkartasunaren garrantzia goraipatu zuen eta «inperioek ez dute iraungo, herriek egingo dute aurrera», ziurtatu zuen.

Bideo pantailan honaino iristea ahalbidetu duten ekimenen irudiak agertu ziren: ikurrina Atotxan, errepresioaren aurkako mobilizazioak, Lizarra, Udalbiltza, Nazio Eztabaidagunea, Ahotsak, Euskal Herriari Bai, ELA eta LABen arteko mobilizazioak, Altsasu, Adierazi EH, GaztEHerria, Independentistak...

Urte horietan guztietan independentziaren alde arraunean gogor egin duten lagunak adi-adi zeuden, pantailari begira. Itziar Aizpurua, Eugenio Etxebeste Antxon, Iñigo Iruin, Jose Antonio Torre Altonaga Medius, Mitxel Sarasketa, Karmelo Landa, Koldo Gorostiaga, Joxe Austin Arrieta eta abar luze bat, alde batetik. Carlos Garaikoetxea, Manuel Ibarrondo, Rafa Larreina, Maiorga Ramirez, Jesus Mari Larrazabal, Koldo Amezketa, Maria Luisa Mangado eta beste abar luze bat, bestetik. Lemazain berbera dute guztiek: herria izango dela adierazten du akordioak.

Uretan dira berriz ere abertza- leak; orain, elkarrekin eta ibilbide berri batean barrena, beren burua bustitzeko prest, ekaitzen beldurrik izan gabe, independentziaren kostalderantz.

personas

acudieron al acto. Sólo 600 de ellas cabían en la sala donde se firmó, pero otras dos anexas en las que se emitió por circuito cerrado acogieron a 500 más, y unas 300 se quedaron en el hall.

80

periodistas

cubrieron el acto, cuya duración se calculaba en hora y media, pero que finalmente superó las dos horas. Pertenecían a 35 medios de comunicación vascos, españoles y uno internacional.

1.500

internautas

siguieron la transmisión por la red por término medio, de modo que fueron bastantes más quienes se conectaron en algún minuto. Se emitió en las web de EA y de la izquierda abertzale.

cámaras

se contabilizaron en dos momentos concretos: cuando los dirigentes de las dos formaciones entraron juntos a la sala y cuando se procedió a la firma del acuerdo y al apretón de manos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo