Bereziki buruz ikusi dut Juan oso indartsu
Jokin ETXANIZ ASPEko kirol arduraduna
Banuen partida gogor bat ikusteko esperantza eta lehen zatian behintzat, hala izan da, biak indartsu zeudelako, eta biak ondo ikusi ditut. Izan dira huts batzuk partidan zehar, baina jokatzen duten erritmoan jokatuta, normala iruditzen zait. Juan oso ondo ikusi dut, batez ere buruarekin jokatzen, pilota ezker paretara sartzen eta gero, aukera zegoenean, ondo aukeratzen eta bukatzen. Akatsen bat egin du, baina oso ondo jokatu du.
Halakorik esaten den arren, ez zait iruditzen Juanek bere jokoa inolaz ere aldatu duenik, botera gehiago jokatzen duenik, antzera jokatzen duela iruditzen zait. Gero partida batzuetan, oso urduri zaudenean, ez da erraza erabaki onak hartzea, baina nik uste dut beti bezala ari dela. Pilota ondo datorkionean botera jartzen da, baina bera erosoen airez aritzen da, lau edo bostean defendatzeko garaian gustura aritzen da. Lesioek tarte batean bakean uzten badute hor goian egongo da.
Xala ere hasieran ondo aritu da, ideiak garbi zituela etorri da, baina jokatzeko era hori ez da erraza, azkar bukatu nahi duzu, dominatzen ari zarela uste duzu, baina bat-batean dominatuta zaude eta tantoa sartzen dizu. Markagailuan atzetik zihoan arren, markagailuan gertu egon da une askotan, hiru sake sartu dizkio segidan eta hor egon da gakoetako bat.