GARA > Idatzia > Mundua

Istiluengatik ihes egin behar izan zuten kirgizistandar gehienak etxera itzuli dira

Kirgizistan hankaz gora jarri duten etnien arteko liskarrak baretu eta gero, hamarka mila herritarrek Uzbekistan utzi eta etxera itzultzea erabaki dute. Aldiz, NBEren arabera, egoera larria da oraindik ere eta horrek laguntza humanitarioaren banaketa oztopatzen du.

p023_f01_199x140.jpg

GARA |

Azken asteotan Kirgizistan hankaz gora jarri duten liskarrak baretzearekin batera, Uzbekistanera alde egindako hamarka mila lagunetatik gehienek etxerako bidea egin dute, itzultzeko aurkitu dituzten zailtasunak zailtasun. Muga kontrolatzen duen zerbitzuak atzo baieztatu zuenez, ihes egindako gehienak itzuli dira jada.

Muga zerbitzuak aurretik adierazi zuenez, Kirgizistaneko etnien artean sortutako istiluen ondorioz 75.000 lagunek utzi zituzten beraien etxeak ondoko herrialdean babesa bilatzeko. Nazioarteko agentzien arabera, ordea, 100.000 lagunekoa ere izan daiteke kopuru hori.

Itzulera lasaia

Muga zerbitzuko zuzendariordeak kazetariei adierazi dienez, mugetako egoera oso lasaia da uneotan eta itzulerako bidean ez da istilurik egon.

Orotara, 400.000 bat lagunek egin zuten alde Kirgizistaneko hegoaldetik, eta, Uzbekistaneko muga itxi egin zuten arren, herrialdeko beste zonalde batzuetara joan ziren. Gobernuak kaleratu dituen datuen arabera, liskarrek 251 hildako utzi zituzten, baina Rosa Otunbayeva de facto-ko presidenteak benetako kopurua hamar aldiz handiagoa izan daitekeela onartu zuen duela egun batzuk.

«Hemen jaio eta hazi ginen. Gure arbasoak ere hemen bizi izan ziren. Horrexegatik bizi nahi dugu Kirgizistanen, eta beldur ginelako egin genuen alde», aitortu zion AFPri 43 urteko Minourak etxeratu ondoren. «Gure familiako kideak gu baino arinago itzuli ziren Oshera eta arriskua txikiagoa zela esan ziguten», gaineratu zuen.

Alabaina, Nazio Batuen Erakundeak kezkaturik jarraitzen du, eta tentsioak oraindik laguntza humanitarioaren banaketa oztopatzen duela salatu du. «Kirgizistango egoerak larria izaten jarraitzen du, bereziki Oshen, bertako kaleetan oraindik barrikadak baitaude», salatu zuen NBEko ordezkari batek.

Azken egunotan, gainera, segurtasun indarrek hainbat sarekada egin dituzte Oshen «armen eta desagertuen» bila. Herritarrek poliziaren bortizkeria salatu dute.

Un referendo de alto voltaje para Otunbayeva

Los kirguises acudiránn mañana a las urnas en un referendo de vital importancia para el Gobierno de Rosa Otunbayeva, ya que, según los expertos, podría desembocar en nuevos enfrentamientos interétnicos en este país centroasiático.

Alrededor de 2,5 millones de ciudadanos están llamados a votar para decidir si aprueban o no la nueva Constitución, que fortalece al Parlamento en detrimento del presidente, para evitar la concentración de poder en manos de una sola persona.

Si gana el «sí», un único partido no podrá tener más de 50 de los 90 escaños en el Parlamento kirguís.

El partido Ak-Jol del derrocado presidente, Kurmanbek Bakiyev -acusado de un autoritarismo y nepotismo-, tenía una gran mayoría en la asamblea.

A raíz de los enfrentamientos de mediados de mayo, las autoridades kirguises aplazaron a octubre de 2011 las elecciones presidenciales previstas inicialmente a finales de este año. Y confiaron la función suprema a la jefa del Estado interina, Rosa Otunbayeva, que será legitimada si el «sí» gana en las urnas.

Los soldados kirguises, que votaron ayer, están en situación de máxima alerta ante posibles estallidos de violencia. B.FINCK (AFP)

BORTIZKERIA

Azken egunotan segurtasun indarrek «armak eta desagertuak» aurkitzeko eginiko sarekadetan poliziek erabilitako bortizkeria salatu dute herritarrek eta giza eskubideen aldeko taldeek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo