GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora Urrezko Aizkorako

Floren Nazabalek eta Anjel Arrospidek garaipen batekin hasi dute lehiaketa

p046_f02.jpg

J.L.

Arrospidek eta Nazabalek lortu zituzten Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako lehen bi garaipenak atzo jokatu ziren estreinako bi saioetan. Lehiaketa honetan Buruz Buruko Urrezko Aizkorako bost onenak arituko dira lehian.

Arrospideren eta Olasagastiren arteko dema, polita izan zen, bi aizkolariek egin baitzuten lan ona, eta Hernanin batutako jendeak bapo gozatu ahal izan zuen. Azkenean, garaipena Arrospidek eraman zuen, nahiz eta hori lortu ahal izateko izerdi asko bota behar izan zuen. Egin beharreko sei lan ezberdinak osatzeko 17 minutu eta 6 segundo behar izan zituen Leaburuko aizkolariak, eta 17 minutu eta 27 segundo, berriz, Igeldokoak.

Floren Nazabalek, txapelketa hau irabazteko faborito nagusiak, ez zuen izan arazorik Juanjo Lopez mendean hartzeko. Etxarrikoa besteak baino koska bat gorago dago, eta hori atzo agerian utzi zuen Lopezen aurka. Buruz Buruko Urrezko Aizkoran ere elkarren aurka neurtu ziren, eta orduan bezalaxe, atzokoan ere erraz gailendu zen. Egin beharreko sei probetan nagusi izan zen, eta Lezaungoari ez zion inongo aukerarik eman. Lan guztiak 18 minutu eta 57 segundotan burutu zituen. Lopezek, berriz, bi minutu eta segundo bat gehiago behar izan zituen.

Lehen jardunaldia burututa, sailkapen nagusiaren buruan Nazabal eta Arrospide daude, biak jokatutako jardunaldia irabazita, eta Olasagasti eta Lopez, berriz, galduta. Larretxea da bosgarrena, baina nafarra ez da oraindik lehian sartu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo