GARA > Idatzia > Euskal Herria

Biarritzeko hotel soziala ez dela eginen esan du prefetak

GARA |

Biarritzeko hotel sozialaren egitasmoaren inguruan mintzatzeko bilkura egin zuten atzo Baionako suprefeturan. Bertan larrialdiko harrera zentroaren eraikuntza bertan behera uztea erabaki zuen Pirinio Atlantikoetako prefetak. Zentroa eraikitzeko dirurik ez dagoela baieztatu zuen Philippe Rey prefetak. Etorkizunean egitasmoa gauzatu ahal dadin bi erabaki hartu zituzten: finantzazioan parte hartuko duten bazkide gehiago bilatzea eta BABeko larrialdiko harrera zerbitzua kudeatzen duen Atherbea elkartearen urteko gastuak txikitzea.

Estatuaren finantziazio faltagatik proiektua geldiarazi dela salatzeko Atherbea, BABeko eguneko harrera zerbitzua, Gaueko Mahaina, Sorospen Katolikoa eta Emmaus elkarteek elkarretaratzea eginen dute gaur, arratsaldeko seietan, Baionako suprefeturaren aitzinean.

Kontraesana

Larrialdi egoeran bizi direnen harreraz arduratzen diren elkarteek egitasmoaren gelditzea salatzeko prentsaurrekoa eskaini zuten joan den astean.

Protesta ekimenak hasi zirela ikusita, joan den asteazkenean prefetak hotel sozialaren egitasmoa ez zela baztertua adierazi zuen.

Baiona, Angelu eta Biarritzeko hiri elkargoak 2008ko urtarrilaren 21ean onartu zuen proiektua. Egitasmoa lurralde hitzarmenaren ekipamendu kredituen bitartez finantzatzea zen asmoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo