GARA > Idatzia > Mundua

Potentzia kolonial ohiak ere parte hartu du kongoarren independentziaren jaialdian

Belgikako kolonia izateari utzi eta independentzia lortu zuenetik mende erdia bete dela ospatu zuen atzo Kongoko Errepublika Demokratikoak. Bertaratutako agintarien artean, potentzia kolonial ohiaren izenean joan zen Alberto II.a errege belgikarra izan zen nabarmenena.

p023_f01_199x117.jpg

GARA

Kongoko Errepublika Demokratikoak belgikarren zapalkuntzatik askatu eta estatu independente bihurtu zeneko 50. urteurrena hartu zuen atzo gogoan. Hori ospatzeko ekitaldi ugari antolatu zituzten, eta horietan garrantzitsuenetakoa Kinshasa hiriburuan egindako desfile militarra izan zen. Belgikako erregea, estatuburu afrikarrak eta NBEko idazkari nagusia izan ziren bertan, besteak beste.

Azken asteotan nabarmenak izan dira ospakizunotarako prestakuntza lanak, eta errepide nagusien konponketek -bereziki Parlamentuaren eta Martirien estadioaren inguruetan- ia geldirik izan dute hiriguneko edozein jarduera. Izan ere, bertatik igaro ziren martxa militarrean parte hartu zuten 15.000 soldadu eta poliziak eta 400 tanke eta ibilgailuak.

Kongoko agintariek adierazitakoaren arabera, lau errege, 18 estatuburu eta NBEko idazkari Ban Ki-moon gonbidatu zituen ospakizunetan parte hartzera. Kinshasan izan ziren agintarien artean, Ali Bongo gabondarra, Robert Mugabe zimbawetarra eta Paul Biya kamerundarra zeuden, besteak beste.

Baina, aipatu guztien gainetik, izan ziren gonbidatu batzuk arreta bereganatu zutenak: Belgikako errege Alberto II.a, haren emazte Paola Ruffo di Calabria eta kargua uztear den lehen ministro Yves Leterme izan ziren potentzia kolonialaren ordezkariak.

Izan ere, Kongoko Errepublika Demokratikoak ez du potentzia kolonial izandakoaren erregeen bisitarik jaso 1985. urtean Balduino, Albertoren anaia, bertan izan zenetik.

Agintarien oholtza nagusitik hurbil, pankarta handi batek, munduari mezu argia igortze aldera, honakoa zioen: «Erraldoia iratzartzen ari da: Kongoko Errepublika Demokratikoa, paradisua da». Alabaina, errealitatea bestelakoa da, ez du aipatutako hitzok erakusten dutenarekin bat egin nahi eta ez dago egun Kongok bizi duen egoeraren gordintasuna ezkutatzerik.

Desfile militarrari Joseph Kabila presidente kongoarrak eman zion hasiera eta bere diskurtsoan «iraultza moral» baten aldeko aldarria egin zuen, «bizitzari eta gizakion duintasunari» eginiko erasoak zigortzeko, «bortxaketa barne». Ez dira samurra herrialde honetako egoera eta giza eskubideen urraketa ugariak.

Hain zuzen, independentziaren urteurrena baino aste batzuk lehenago, ekainaren 2an, Floribert Chebeya giza eskubideen aldeko ekintzailea hilik aurkitu zuten. Hilketaren gorabeherak argitzeko abian diren ikerketen ondorioz, hainbat polizia hartu dituzte atxilo, gertaerarekin zerikusia dutelakoan.

Hori dela eta, oposizioko alderdi nagusiak, Kongoko Askapenerako Mugimenduak, uko egin zion ospakizunetan parte hartzeari, «erailketa eta beste delitu politiko batzuk gobernatzeko tresna gisa erabiltzeko jokamoldeari aurkakotasuna adierazteko».

Los hijos de Lumumba exigen conocer la verdad

Coincidiendo con el cincuentenario de la independencia congoleña, François Lumumba, hijo de quien fuera uno de los padres de la independencia y primer ministro ejecutado en 1961, exigió a principios de semana una «clarificación» de las circunstancias que rodearon la muerte de Patrice Lumumba.

«Esperamos que la presencia del rey [belga, Alberto II] fortalezca la cooperación entre Bélgica y Congo que tanto apoyó el primer ministro del primer gobierno de la RCD, Patrice Emery Lumumba», manifestó François Lumumba, actual presidente del Movimiento Nacional Congoleño Lumumba (MNC-L) en un comunicado enviado a los medios.

«Estamos convencidos de que para lograr esto, las circunstancias del asesinato de nuestro líder deben ser necesariamente aclaradas», agregaba la nota.

Precisamente, la familia del considerado héroe nacional congoleño anunció que presentará en octubre una denuncia contra doce belgas -ex policías, funcionarios y militares destinados en el antiguo Congo belga- que, según los abogados de la acusación, habrían estado implicados en la muerte de Lumumba, y que podrían haber cometido un crimen de guerra. GARA

BANDEREtan ere

Garaipenaren Bulebarrean egin zen desfile militarrean, soldadu batek, Kongoko banderaz gain, Belgika potentzia kolonial ohiko bandera ere aldean zeraman.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo