GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Grebaren balorazioak eta datu objektiboak

Herenegungo greba orokorraren balorazioak, espero izatekoa zenez, desberdinak izan dira, nork egin dituen. Patronalaren, instituzioen eta haien eraginpeko hedabideen balorazioak grebaren eragina txikiagotzeko saio hutsak izan dira: «porrota» izan zela esatetik ez zuela Hego Euskal Herria geldiarazi ziurtatzeraino. Sindikatuak, aldiz, oso pozik agertu ziren grebaren egunean, eta borroka luze baten hasiera besterik ez zela iragarri zuten. Iturriak iturri, ordea, badira grebaren arrakasta berresten duten datu objektiboak. Denek onartu dutenez, industrian eta merkataritzan izan zuen eraginik handiena; hau da, grebarako aukerarik handiena eskaintzen duten esparruetan. Izan ere, esparru horiek ez dute gutxieneko zerbitzuen gehiegizko ezarpenetarako tarterik uzten. Patronalaren arabera, merkataritzan langile asko piketeen eraginez atera ziren grebara; aldiz, ez dute zehaztu zenbat langilek ez zuten greba egin lanpostua galtzeko mehatxugatik edo prekarietatearen babesgabetasuna dela-eta. Bestetik, langileek berek sumatu zutena, gogobeterik utzi zituena, bada balorazio baikorra egiteko motiboa.

Horrek guztiak, bide batez, agerian utzi du instituzioen eta patronalaren jokabide antisindikala. Alegia, sindikatuek benetan langileen eskubideen defentsan jarduten dutenean, kudeaketa lan hutsera mugatzen ez direnean, patronalaren eta gobernuen jomuga bihurtzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo