GARA > Idatzia > Iritzia> Azken puntua

Laura MINTEGI I Idazlea

Epika, lirika eta prosa

 

Katalunian gertatu berri denak begien aurrean jarri digu, beste behin, gezurrezkoa dela behin eta berriz errepikatu den leloa, «edozer defenda daiteke bortizkeriarik gabe» alegia. Ez, ez da egia. ETArekin edo ETArik gabe badaude mugiezinak diren egitateak, hala nola Estatu espainiarra zatiezina dela.

Egiatan kuriosoa da (zerbait esatearren) demokrazia hau, non sei lagunek erabakitakoak pisu handiagoa duen 10 milioi lagunen ordezkari legalek erabakitakoak baino. Demokraziak dio boterearen titulartasuna herriarena dela eta herritarrek hautatutako ordezkariek hartu behar dituztela erabakiak herritarren borondatearen arabera.

Kataluniako irakaspenetik (eta aurretik ikasi genuenetik Ibarretxe Madrilen umiliatu zutenean) bi gauza ondoriozta daitezke. Bata da sistema demokratiko honek bakarrik balio duela erabakitzeko aldez aurretik erabakita dagoena. Bigarren konklusioa da eremu ezberdinetan ari direla jokatzen: Katalunian eta Euskal Herrian hautatutako ordezkari legalak hutsaren hurrengoa dira Estatuaren eremuan, zeren sei kidek botere handiagoa dute milioika eta milioika hiritarrek baino. Auzitegi Konstituzionaleko magistratuek ez dute sentitzen hiritar horien ordezkariak direnik. Ez direlako, hain zuzen ere. Beste esparru bateko interesak defendatzen dituzte.

Palentzian esaldi ederra entzun nuen lehengo egunean. Kristal zikinak ez zion dirdira zipriztinik kendu haren begiradari hura esan zuenean: «Lirikarik eta epikarik gabeko bidea egin behar da». Epikaren garaia atzean utzi beharra dugu, eta EAk eta Batasunak errezitatu zuten lirika ederra da, baina eznahikoa. Prosari ekin beharko.

 
 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo