GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

BEZa, langileen eta ahulenen aurkako erasoa

Balio Erantsiaren Zerga (BEZa) merkatuan salgai dauden produktu eta zerbitzu guztien prezioari gainjartzen zaien zerga da. Uztailaren 1etik aurrera espainiar Gobernuak zerga hau %2a igo egin du, tasa orokorra %16tik %18ra eta murriztua %7tik %8ra. Zerga orokorra denez herritar guztiek jasango dute igoera hau, bizi duten egoera laborala eta soziala dena dela. Hartara, krisi ekonomikoak gizarte sektore ahulenak bereziki kolpatu baldin baditu (langabezira bidaliz, administrazioen babesa murriztuz... alegia, beren egoera eta etorkizuna zailduz) kontsumoko oinarrizko gaiei eragiten dion zerga denez, BEZaren igoerak berriro herritar horiexek kaltetuko ditu. Ezkerreko ikuspuntu batetik zerga honen igoera bereziki larria da. Are larriagoa, euskal sindikatuek salatu dutenez, Euskal Herrian fiskalitatearen zama langileen gainean jarrita dagoela kontuan hartzen badugu. Alegia, ikuspuntu aurrerakoi batetik zergak igotzen hasita hau litzateke ukitu beharreko azkenetakoa. Pentsa, ikuspuntu neoliberal hutsa defendatzen duten adituen artean ere ez dago adostasunik une honetan zerga hau igotzearen egokitasunari buruz, kontsumoa moteldu dezakeelako... Kontsumoa ez ezik komertzio txikien eta autonomoen egoera asko zailduko du. Garraiolariek, adibidez, hasi dira honen ondorioak pairatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo