GARA > Idatzia > Ekonomia

Eraikuntzako greba bertan behera utzi eta jasotako mehatxuak salatu dituzte

p028_f01_138x100.jpg

GARA

ELAk eta LABek Gipuzkoako eraikuntza sektorean lan hitzarmenaren negoziazioaren karira deitutako greba «etetea» erabaki dute. Atzo Donostian egindako prentsaren aurreko agerraldian, LABeko ordezkariek eta eraikuntza sektoreko hainbat langilek eman zuten erabakiaren berri, eta, azaldu zutenez, bai LABek eta baita ELAk ere idazki bana aurkeztu dute Lan Ordezkaritzan beren ekimena momentuz indarrik gabe uzten dutela azaltzeko.

Hasieran, asteazkenetik igandera bitartean greba egiteko asmoa zuten protestaldiaren bultzatzaileek.

Dena den, nabarmendu zuten grebaren etenaldiak ez duela suposatzen ekimena erabat bertan behera geratzen denik. Horrenbestez, ez zuten baztertu berriz ere geldialdia deitzea baldin eta negoziazioak ez badu aurrera egiten.

Enpresarien mehatxuak

Prentsaurrekoan LABeko kideek azaldu zutenez, eraikuntzaren sektorean bizi den prekarietate egoerak, alde batetik, eta enpresariek langileen kontra egindako «presioek, mehatxuek eta xantaiek», bestetik, grebaren eragina mugatu dute. Horregatik, bi sindikatuek grebaren ordez beste mota bateko mobilizazioak bultzatzea erabaki dute.

Grebak, edonola ere, patronalari «min egin» diola baloratu zuten LABeko ordezkariek, nahiz eta onartu zuten enpresak «indartsu» daudela. Ildo horretan, egun indarrean dagoen lan hitzarmena enpresen aldekoa dela salatu zuten, baita administrazio publikoek duten jokabidea ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo