GARA > Idatzia > Mundua

Israelekiko harremanak apurtzeko prest azaldu da Turkiako Atzerri ministroa

Gazara zihoazen ontzien kontrako erasoaren ondorioz, nabarmen mikaztu dira Israelen eta Turkiaren arteko harreman diplomatikoak, garai batean primerakoak izan baziren ere. Atzo, Turkiako Atzerri ministro Ahmet Davutoglu harreman horiek apurtzeko prest azaldu zen.

p020_f01_148x140.jpg

GARA

Estatu sionistak Gazara zihoazen ontzien kontrako erasoagatik barkamena eskatu ezean, Israelekin harremanak apurtuko dituela jakinarazi zuen atzo Turkiak. Horrez gain, Israelgo hegaldi militarrek Ankarako aire eremua itxita izango dutela iragarri zuen.

Ankarako diplomaziaburu Ahmet Davutogluk eman zuen jarrera erabaki horren berri. Joan den astean bi herrialdeek bilera sekretua izan bazuten ere, harremana konpontzeko asmoak ustel atera ziren.

Orain arte, turkiarrek ez dute harreman diplomatikoak apur zitzaketenik aipatu ere, nahiz eta orain arte eredugarriak ziren harremanak unerik txarrenean egon. Maiatzaren 31n Israelek Gazara giza laguntza zeramaten ontzien aurka eraso egin eta Turkiako bederatzi herritar hil izanak okertu ditu harreman horiek.

Turkiak Israelen zuen enbaxadoreari etxera itzultzeko eskatu zion eta Estatu sionistarekin egin behar zituen ekitaldi militarrak bertan behera utzi zituen.

Kirgizistanerako hegazkinera igo aurretik kazetariei egindako adierazpenetan, Davutogluk Israeli barkamena eskatzeko eta nazioarteko ikerketa batzordeko ondorioak onartzeko exijitu zion. «Bestela, harremanak apurtuko ditugu», ohartarazi zuen.

«Israelek ez dio inoiz barkamenik eskatuko Ankarari», erantzun zuen atzo Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren bulegoko eledun batek. Ministroak berak ere Israelek ez zuela barkamenik eskatuko esan zuen ostiralean.

Aldez aurretik egindako adierazpenetan ez bezala, Davutogluk ez zuen txartzat jo Israelek bere kabuz antolatu duen barne mailako ikerketa batzordea. «Batzorde horrek erasoa legez kanpokoa izan zela adostuz gero, nahikoa izango litzateke», nabarmendu zuen Turkiako Atzerri ministroak, kaltetuek kalte ordainak jaso behar dituztela nabarmenduta.

Horrekin batera, gertatutakoa aztertzeko nazioarteko ikerketa batzorde bat antolatzea premiazkoa dela adierazi zuen berriro Turkiak. Bide batez, Davutogluk Israleen hegaldi militarrek Turkiako aire eremua itxita izango dutela esan zuen.

«Erabaki honek ez die soilik bizpahiru hegazkini eragingo», nabarmendu zuen Davutogluk, aurrera begira hegaldi zibilei dagokienez neurri bera ezartzeko aukera zegoela gaineratuta.

Auzi honen inguruan honela mintzatu zen Israelen eta Turkiaren arteko harremanetan aditu den Ofra Bengio israeldarra: «Lehia honetan Israelek galtzeko gehiago dauka. Turkia NATOko kidea da eta harreman estuak ditu herrialde islamiarrekin. Gurekin harremanik izan gabe arazorik gabe bizi daitezke, baina gu eskualdean isolaturik dagoen herrialde txiki bat gara».

«Kontua da oso ideologizaturik dauden bi gobernuren aurrean gaudela eta konponbide bat aurkitzea oso zaila dela. Turkiarrek gehiegizko eskaerak aurkeztu dituzte eta israeldarrek malgutasun handiagoz jokatu behar zuten», gaineratu zuen Tel Aviveko Unibertsitateko irakasle Bengiok.

«Ezin da ukatu ontzien afera kolpe latza izan dela bi herrialdeen arteko harremanentzat», nabarmendu zuen Ankarako Usak gogoeta zentroko Osman Bahadir Dinçerrek.

Halere, Dinçerren ustez, ez Turkiak ez Israelek ez dute harremana benetan apurtzeko asmorik. «Batak bestea behar du Ekialde Hurbileko xake joko diplomatikoan», bota zuen.

Primera reunión entre Israel y la Autoridad Palestina en año y medio

El primer ministro de la Autoridad Palestina, Salam Fayyad, y el ministro israelí de Defensa, Ehud Barak, se reunieron ayer en Jerusalén en el primer encuentro del más alto nivel entre ambas partes en año y medio.

«En el transcurso de la reunión se analizó la actividad de las fuerzas policiales de la ANP para preparar los pasos fronterizos en Gaza con el fin de ampliar el abastecimiento de productos de uso civil a ese territorio, según la decisión del Gobierno [israelí]», señaló en un comunicado el Ministerio israelí de Defensa

Sin embargo, la Autoridad Palestina no tiene el control de Gaza. GARA

bilera sekretua

Elkarri sekulakoak esan badizkiote ere, Turkiako Atzerri ministro Ahmet Davutogluk eta Israelgo Merkataritza ministro Benjamin ben Eliezerrek bilera sekretua egin zuten joan den astean.

populismoa

Israelekin dituen harremanak apurtzeko benetako asmorik ez duenean, horrelako adierazpenekin populismoa egitea egotzi dio Davutogluri Türksam ikerketa politiko zentroko Serdar Erdurmazek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo