GARA > Idatzia > Ekonomia

Busturialdeko etorkizuna aldarrikatzeko ehunka lagun bildu zen igandean Axpen

p024_f01_148x084.jpg

GARA

Lan eta Bizi herri plataformaren eskutik, Busturialdeko auzokideek eskualde horren etorkizun ekonomikoa aldarrikatzeko eguna ospatu zuten igandean, Axpen, mobilizazioa, parte hartzea eta jaia uztartu zituen eguna, hain zuzen.

Ehunka lagunek parte hartu zuten goiz partean hasi eta arratsaldera arte iraun zuen egun koloretsuan. Ekimen honi Busturialdeko dozenaka eta dozenaka eragilek eman zioten babesa, esparru guztietatik, gainera.

Azken hilabete eta asteotan, Urdaibaiko eta Busturialdeko etorkizunaren gainean asko hitz egin dute administrazio eta alderdi guztietako eledunek. Guggenheim berriaren proiektua dela, Lakuako Gobernuaren egitasmoa dela, denek eman dute iritzia, baina ia inork ez dio arreta jarri eskualdeko herritarren iritziari.

Hauxe izan da, hain zuzen, Lan eta Bizi plataformak eskatu duena, eskualdea biziberritzeko bidean herritarren iritzia aintzat har dadila, interes alderdikoiak alde batera utzita.

Gogora ekarri dute, gainera, jada duela hamabi urte eragile guztiek hitzartutako plan estrategikoa baduela Busturialdeak, «jarduera sozioekonomiko guztiak bultzatzea» hobesten duena eta indarrean jarri beharko litzatekeena.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo