GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Bilbao BBK Live festival

Pisutsu eta goiz hasi da Bilboko muinoan BBK Live jaialdi erraldoia

p032_f01_152x132.jpg

A. BILBAO | BILBO

Jaialdi handia nahi zuen Bilbok, eta badu, erraldoia. Atzo abiatutako Bilbao BBK Live Festivalek Kobetamendira 70.000 rockzale erakartzea du helburu -antzeko zenbakiak mugitu omen zituen iaz ere-, eta atzo ateak irekitzerako bertan zen jendetza ikusita, izango ditu bai, milaka batzuk kontatzeko. Kontuan hartu, gainera, atzokoa metal egun indartsua genuen arren, gaurkoa dela, seguruenera, jaialdiak aurten duen gaurik erakargarriena, grunge musika Pearl Jam eta Alice In Chains taldeen bitartez omenduko duena (16.000 sarrera salduta omen ziren atzo jada). Eta goiz ibiltzea komeni da, sarrerak azkartu eta arazorik sor ez dadin.

Baina egin dezagun atzera. Atzo, Rammstein alemaniarren itzulera ardatz zuen jarduna -iazko azaroaren 14an Barakaldoko BEC aretotzarrean izan genituen- Rise To Fall bilbotarrek irekitzen zuten, eta «Restore to balance» aurkeztu, 17.30ean. Hiru eguneko zarata eztandaren aurretik, 30 talde ingururen lehenak jotzen, agertoki ikaragarri handia, bero zapa zelaietan eta oraindik jende gutxi -baina baziren, antza-; ez da ez lan erraza, ezta erosoa ere, horren jaialdi zabalak irekitzea. Rise To Fallek aukera irabazia zuen, hala ere, Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako metal atalean saria irabazita.

Kanpoan rockzale ilara handiak sortzen ari zirela, isilune tarte bat izan zen gero, Volbeat ere agertoki berean, bigarrenean, jotzekoak zirelako. Hipertatuatu eta oihulari, danimarkarren hardcore inofensiboak ez gintuen gehiegi erakarri. Egia esateko, arreta osoa ere ez genien jarri, oraindik giroan murgiltzen ari ginen eta -«Guitar Gangsters and Cadillac Blood» dute azken lana-.

Danimarkarrak hasterako, ehunka dira oholtza nagusiaren parean zain daudenak, Bullet For My Valentinek jotzeko ordubete baino gehiago falta bada ere. Oholtza gainean bonbo bikoitzdun bateria berde bat baino ez da ageri, anplifikagailuz osatutako bi hormaren erdian eta taldearen hitz erraldoien azpian. Goitik behera beltzezko talde «triste itxurakoa» bide da galestarra, eta parekoak ditu gero eta gehiago den zale gazte andana ere.

Zeruko gris argiak bere horretan darrai, eta freskatu duen arren, eusten dio, temati. Eta handik honako jende ibilerak etengabekoak dira, ekaitza noiz hasiko, bueltan diren Skunk Anansierekin gauak eztanda noiz egingo (Skin liraina, Jesukristo ur gainean bezala, zaleen gainean ibili da oinez).

Abiadura bizian Rise Againstek joko du gero -BTX taldearen lagunak dira, eta «nafarretako bi» behintzat, Gorka eta David, hemendik ikusi ditugu-, Slayer eta Rammstein izar handien garrari lekua egiteko. Sua!

«Gora San Fermin!»

Bosgarren urtea du jaialdiak Kobetamendin, eta antolakuntzak ondo ikasiak ditu bere lanak. 17.00etan ateak ireki eta ordu erdira musika entzungo dela eta, inoiz baino lasaiago abiatu gara jaialdi eremurantz -autobusak mukuru dabiltza gora eta behera-. Goian baina, ilarak dira nagusi, eta dagoeneko gaztedia bertan da. Bistan denez, zalego oso gaztea -nerabeak ia- bildu dute arratsaldeko taldeek, Bullet For My Valentinek kasurako.

Zurrunbiloa bizkor sakabanatu da baina, eta arazorik gabe sartu gara dagoeneko berdeak baino beltzak diren Kobetamendiko zelaietara. Eskumuturrean, bakoitzak bere pultsera darama, ondo sailkatuta. Egun bakarreko sarrerak eskumuturrekorik ez; bonoaren jabe direnek, grisa. VIP delakoak laranjak dira -beraien eremu propioa dute jaialdian, taberna eta guzti-; prentsak, lanen arabera, urdina edo horia. Ez pentsa, ortzadar osoa dago hemen ordezkatua, langile -zerbitzari edo segurtasunekoa izan-, artista...

Gurea noiz jarriko geundela, inoiz baino kazetari atzerritar gehiago aurkitu ditugu, pasaporteak eskuetan. Eta zaleak ere badira, ingelesez han-hemenka txutxumutxuka. Gure atzean den neska, esaterako, Ingalaterratik datorren ilehori bat dugu, lanera datorren arren agiririk gabe kezkatuta dagoena (Bullet For My Valentine galduko dituen beldur da!).

Behin jaialdiaren eremuan ere, tabernetako txartelak erosteko ilarak ikaragarriak dira lehen orduetan -jendea egarri da antza-, eta hemen ere, Azkena jaialdian bezala, kartoizko pua trokelatuak dira, bakoitza festan parte hartuko duen talde baten izenarekin. Dagoeneko bat baino gehiago kamisetak erosten aurkitu dugu gainera, edo Converse etxeak jarri duen etxoletan diseinuak lantzen (poltsa eta kamiseta zuriak oparitu dituzte, jendeak, bat-bateko etorrian, margo ditzakeenak -bi auto zahar ere paratu dituzte zelaiaren atzealdean, eta jendea espraikadaka jo eta su ari da «apainketan».

Itxurari dagokionez, beltzak nagusi izaten jarraitzen duen arren -Rammsteinen ikur ugari ikusi ditugu-, aniztasuna da nagusi, eta tatuaietan ere, jakin nahiko genuke noraino duten batzuk gorputza margotuta.

Lehen eguna dugu, eta sarrerako kanpalekuan giroa bizi-bizi dago -jendea edanean ari da-. Han-hemenka, Txileko bandera eta beste ikusi ditugu, baita sanferminetarako prest direnak ere!, zapi gorria golkoan. Batzuk irlandarrak dira, eta Bilboko jaialdia Iruñeko zaparradarekin uztartu dute bidaia berean. Kanpalekuan omen daude, nahiz eta onartu digutenez, ez duten kanpalekurik ere ekarri.

ilarak sarreretan

Atzo, arratsaldeko seietarako, dezenteko ilara sortua zen sarreran, laster bizkortu zena. Hortaz, Kobetamendiko zelaiak berdeak baino beltzak ziren dagoeneko. Kasu beraz, eta goiz ibili gaurko egunez.

GAZTE JENDEA

Aurreko urteetan baino jende gazteagoa iruditu zaigu jaialdiko lehen egunean, eta ugariak dira atzerriko hizkuntzetan mintzatzen direnak ere, gero eta nazioartekoagoa den Bilbao BBK Live festibalaren bosgarren edizioan.

ZERUAK EUTSI

Iluntzeko bederatziak arte bederen, zeruak eutsi zion; ekaitzaren zain geunden oraindik ere. Eta euria botaz gero ere, kostako zen Rammstein taldeak sortzekoa zuen su eztanda itzali eta alemaniarrak mutuaraztea.

PEARL JAM

Grunge musikari eskainitako gaurko gauak, Pearl Jam du, zalantza izpirik gabe, izarrik nagusiena. Seattle hiriko taldeak 20 urte bete ditu aurten, eta zaleekin ospatuko du, 0.30etik aurrera. Aurretik, gainera, Alice In Chains taldeak joko du.

Mermelada de perlas para dos décadas de distorsión

No crearon el sonido de Seattle, pero son quizás quienes más alto lo han tocado y quienes más sólidos se han mantenido en escena a lo largo del paso de tiempo.

Tras Green River -reconvertidos después en los pegajosos Mudhoney, aún en activo - y Soundgarden, los noventa nacieron musicalmente en Seattle, con Nirvana y Pearl Jam. Y con el trío que marcó una generación fuera de combate -Kurt Cobain se fue en 1994-, es el quinteto liderado por Eddie Vedder quien encabeza el sonido grunge hoy.

Eddie Vedder (voz), Jeff Ament (bajo), Stone Gossard (guitarra rítmica), Mike McCready (guitarra principal) y Matt Cameron (el ex Soundgarden sustituye en las baquetas a Dave Krusen desde 1998), cumplen dos décadas encima de los escenarios de todo el mundo, y los celebran hoy en Kobetamendi, en una velada precedida por un Alice In Chains que homenajea al grunge y, vista la expectación creada, se prevé plena. Con William Duvall como frontman -Layne Staley falleció en 2002, de sobredosis de speedball-, Alice In Chains presentará «Black Gives Way To Blue» a las 22.50 en el escenario principal, dando paso a las o.30 al «Backspacer» de Pearl Jam.

Pero la jornada comenzará mucho más temprano, casi de sobremesa, con los bilbaino-argentinos Cápsula (16.30, Stage 2), seguidos de post punk de Wild Beasts (17.10, Stage 1). El veterano quinteto Gómez actuará a las 17.50 en el Stage 2, para dar paso a Biffy Clyro a las 18.35 en el Stage 1, siempre con alternancia de escenarios. De vuelta al escenario secundario, turno para el metal progresivo de Coheed and Cambria a las 19.25 y, cuando comienze a oscurecer, el gypsy punk festivo de Gogol Bordello saltará en el escenario principal, a las 20.25.

Después, conviene no perder comba, porque el prestigioso Modfather, Paul Weller, presentará «Wake Up the Nation» a las 21.30 en el Stage 2, en un directo a destacar. Tras las grandes estrellas del grunge antes mencionadas -ambas tocarán en el Stage 1-, los gamberros Dropkick Murphys cierran la jornada alas 2.05.

Se recomienda acceder al recinto flo más temprano posible -a partir de las 19.30 los autobuses circulan sin descanso partiendo desde el BEC de Barakaldo o desde detrás de San Mamés. Suben únicamente hasta Beyena-, evitando así aglomeraciones. Y también es conveniente estar atentos a la metereología. A. B.

OHOLTZA NAGUSIA

Bigarren agertokia iazkoa baino zerbait baxuagoa dugun bitartean, oholtza nagusia jaialdiak inoiz paratu duen handiena dugu. Izan ere, aurreko urteotako egitura mantentzen den arren, Bilbao BBK Livek beti ditu berrikuntza txikiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo