GARA > Idatzia > Euskal Herria

Arabako gazte martxak ere independentzia izan du gidari

Igandean amaitu zen hiru egunez Arabako hainbat herritatik igarotako gazte martxa. Independentziaren eta sozialismoaren bidean Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ekimen honen bidez, tokian tokiko errealitatea ezagutu eta, oro har, kontsumismoaren, proiektu txikitzaileen edota sexu askatasunaren gaineko tailer eta hitzaldiak egiteaz gain. Bestalde, Ertzaintzak, azken egunean, hiru gazte identifikatu zituen.
p015_f03.jpg

GARA |

Gipuzkoan barrena ibili den gazte martxa Azpeitian hasi zen asteazkenean eta larunbatean amaitu zen Zaldibian, eta kasik aldi berean makina bat gazte ibili dira Araban egindako martxan ere. Oraindik, uda osoan, gainontzeko euskal herrialdeetan egingo diren gazte martxak gelditzen dira. Arabakoa igandean bukatu zuten Agurainen.

Ostiralean, hilak 16, abiatu zen arratsaldeko seietan Ozaetatik Arabako gazte martxa, nahiz eta egun horretan tarte handirik ez zuten egin; ordubete ibili ostean, Larrean egin baitzuten geldialdia. Bertan, baserri batean diharduen laborari gazte batek lehen sektorearen egoeraren inguruko hitzaldia eskaini zien, elikadura burujabetza nabarmenduz.

Kontsumoa, sexua, krisia

«Lehen sektoreak aurrera egiteko Euskal Herriko produktuak ekoitzi eta hemen kontsumitu behar ditugula azpimarratu zuen, hesi bat jarri behar dela esanez, bai globalizazioak eragiten duen egoera gelditzeko, baita transgenikoen erabilpena ekiditeko ere», azaldu zuten.

Narbaxara joan ziren ostiralean, gaua han igarotzeko, tartean jolasak eta hitzaldiak eginez. Hurrengo egunean Galarretarako bidea hartu zuten, sistema kapitalista eta patriarkala hizpide izan zutelarik. Horrez gain, eguerdian, EHGAMeko kide batek hitzaldia eman zuen, eta honek sexua era askean ulertu eta gozatzeko gomendioa egin zien aurrean zituen hamarka gazteei.

Bazkalostean Araiara abiatu ziren, eta bertako gaztetxea harrera gune izan zuten iritsitakoan. Iluntzean, akelarreaz eta musika kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten. Igandean, azken egunean, Agurainerainoko ibilaldia egin zuten. Krisi ekonomikoa izan zuten egun horretan hizpide nagusi, eta langileen borrokaren inguruan aritu ziren eztabaidan.

Ordura arte ez zuten arazorik izan, Agurainen, ordea, herri bazkari jendetsua egin ostean, Ertzaintza bertaratu zen. Igorritako oharrean azaldutakoaren arabera, pankarta bat aitzakia hartuta hiru gazte identifikatu zituen Aresen agindupeko poliziak, eta atestatua Auzitegi Nazional espainolera igorriko zutela mehatxu egin zieten gazteei.

Ustekabe horren ostean, independentziaren eta sozialismoaren bidean Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko hautua berretsi zuten martxan parte hartu zutenek. Gipuzkoako eta Arabako gazte martxen ondotik, Bizkaikoak, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak hartuko dute txanda orain.

RESIDUOS

La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema que pued.

ERTZAINTZA

Igandean Agurainen egin zuten herri bazkari jendetsuaren ondotik, Ertzaintza bertaratu zen. Gazteen esanetan, pankarta bat aitzakia hartuta, hiru lagun identifikatu eta auzia Auzitegi Nazional espainolera bidaliko zutela mehatxu egin zieten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo