GARA > Idatzia > Kultura

Ekainberri bisitatzeko sarrerak Internet bidez lortzea posible da dagoeneko

Bisitariek aurrerantzean www.ekainberri.com webgunean sartuta, kobak ikusi ahal izateko sarrerak erosi ahal izango dituzte. Bertan eguna eta ordua aukeratu ostean, unean bertan erreserbatuta izango dituzte Ekaingo erreplika bisitatzeko sarrerak. Orain arte erreserbatzea ez zen derrigorrezkoa, baina gomendagarria zen telefono bidez lekua hartzea. Uztaila eta abuztuan Ekainberrik egunero 10.00etatik 19.00etara zabalduko ditu ateak. Bisita gidatuez gain, Euskal Herriko labar arteari eskainitako erakusketa eta Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldiak izango dituzte bisitariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo