GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea Laukarizko Txapelketa

Irigoien izango da Izetaren aurkaririk gogorrena

Aiarra beti nagusi izan da lehiaketa honetan, baina aurten errezildarra arituko da lehen aldiz. Guztira 13 kirolari arituko dira 134 kiloko harri bereziarekin.

p037_f02.jpg

Jon LEUNDA

Txintxarri sariketaren ostean, Laukarizko lehiaketa jokatuko da gaur Laukarizen, 19.30ean hasita. Egungo onenetakoak izango dira bertan, Izeta II.a eta Irigoien buru direla. Aipaturiko bi handi hauek baino berriagoak ere neurtuko dira, gero eta indar handiagoa hartzen ari den lehiaketa honetan.

134 kiloko harri berezia izango dute aurrez aurre kirolariek, eta bakoitzak bost minutuko txanda bakar bat izango du lanerako. Honako harri-jasotzaile hauek arituko dira lanean: Irigoien, Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza, Bertiz, Igoa, Telleria II.a, Telleria III.a, Urrutia, Eizmendi, Ariztegi, Ugartemendia eta Calvo.

Lehiaketa hau 2006.urtean hasi zen jokatzen, eta orain arte jokatu diren urte guztietan Izeta II.ak eraman du garaipena. Aiako harri-jasotzaileak, gainera, iaz jarri zuen markarik handiena, 20 jasoaldi emanda.

Izeta beti moldatu izan da oso ongi harri traketsekin, eta duen sasoi puntua ere bikaina dela kontuan hartuta, agian bera izango da garaipena lortzeko faboritoa, nahiz eta aurten Aimar Irigoien ere arituko den estreinakoz. Dena dela, errezildarra ez da harri baldarrekin gehiegi aritu orain arte, baina berak beti lan ona egin izan du, eta badirudi aiarraren eta errezildarraren artean egon daitekeela txapelaren lehia. Ostolatza ere aurten arituko da, eta parte hartu duenetan marka onak egin izan ditu, nahiz eta zaila izango duen aurreko bi horietakoren bat mendean hartzea.

Sokatira

Euskal Herriko Txapelketako azken-aurreko jardunaldia jokatuko da gaur Berangon, 19.30etik aurrera. 580 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, eta Goiherrik garaipena erdietsiko balu, denboraldiko hirugarren txapela ia poltsikoan izango luke, lehendabiziko jardunaldian ere onenak izan baitziren Erandioko tiralariak.

Berdeekin batera, Goiherri B, Gaztedi, Gaztedi mistoa eta Getxo arituko dira lehian. Lehenengo jardunaldian Gaztedi izan zen bigarren sailkatua, eta badirudi beraiek izango direla Goiherriren aurkaririk nagusiena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo