GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Heldu zaie bigarren mailakoei gora egiteko aurtengo aukera

J.L.

Asteburuan bigarren mailako aizkolarien txanda izango da. Hasteko, gaur Elizondon Euskal Herriko bigarren mailako kanporaketa jokatuko da 19.30etik aurrera, Elizondoko plaza laxoan. Kañamares, X.Mindegia, Erasun, Olano, O. Larretxea, Lasa, Mugertza I.a, Mugertza II.a, Mugertza III.a, Telletxea, Ugarteburu eta Elorriaga neurtuko dira. Aizkolari bakoitzak hiru enbor kana-erdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat moztu beharko ditu. Lehenengo seiek lortuko dute finalerako txartela.

Bihar, Mendaron, 18.00etan hasita, Gipuzkoako bigarren mailako finala jokatuko da. Azken saio honek berri txar bat izan du, izan ere, irabazteko faborito nagusia zena, Unai Otaño, ez baita bertan izango, osasun arazoak baititu. Bere ordez, sartuko da Zubizarreta.

Azpeitiarrarekin batera, Mugertza I.a, Mugertza II.a, Telletxea, Ugarteburu eta Zaldua neurtuko dira. Bakoitzak lau kana-erdiko enbor eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu. Irabazleak datorren urtean lehen mailan jokatzeko aukera izango du.

Gainera Gipuzkoako txinga-probako finala ere jokatuko da. Agirregabiria, Alberdi, Martiartu eta Zubiaurre lehiatuko dira 50 kiloko txingekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo