GARA > Idatzia > Kultura

Bilboko Udalak Gaston Acurio perutar sukaldari ospetsuari harrera egin dio

Bilboko alkate Iñaki Azkunak, Udalaren eta Show Food Bilbao-Bizkaia nazioarteko mugimenduaren arteko lankidetzarekin, horko kideetako bat jaso du; Gaston Acurio Peruko sukaldari ospetsua. Jatorriz bermeotarra da, eta bioaniztasunaren defendatzailea izateagatik eta idatzi dituen lanengatik da ezaguna. Letrekin duen trebetasunari esker, Gourmand World Cookbook Awards erakundeak gastronomia arloko liburu onenarentzat emandako saria eskuratu zuen 2009an, «500 años de fusión» lanarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo