
Sei urteko ikasle batek bi literatura txapelketa irabazi ditu

Sei urteko ikasle batek, Gurutzetako Salestarrak ikastetxekoak, II. Sorkuntza Literarioko Areté txapelketa eta Interac sariak irabazi ditu. Ikaslea, Muskizeko Errendimendu Handiko Taldeko kidea da, Muskizeko Udalak, Petronorrek eta familia parte-hartzaileek babestua dena. Sarien banaketa ekitaldia Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan izango da datorren asteartean.