GARA > Idatzia > Ekonomia

ASTE HONETAN LOR lEZAKE AKORDIOA

Naturgas-en dituen akzioen salmenta negoziatzen ari da Lakua

Lakuako Gobernua Naturgas taldean dituen akzioen salmenta negoziatzen ari dela baieztatu zuen atzo Industria sailburu Bernabe Undak, baita aste honetan akordioa erdiestea espero dutela ere. Salmenta honekin Lakuak 300 milioi euro eskura litzakeela adierazi zuen atzo «El Correo» egunkariak, baita enpresan duen partaidetzaren %5i eutsiko diola Naturgaseko egoitza Euskal Herrian manten dadin. Bestalde, salmenta horrekin lortuko duen dirua inbertsio estrategiko eta produktiboetara bidera dezan exijitu zion EAJk Lakuari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo