GARA > Idatzia > Ekonomia

AKZIOEN %25

Bahia Bizkaia Gas sozietatean zituen akzioak eskualdatu ditu Repsolek

Bahia de Bizkaia Gas (BBG) terminaleko akziodunen Batzar Nagusiak atzo egindako ezohiko bileran, Repsol YPF taldeari 35 milioi euroren truke BBG-n duen %25eko pardaidetza gainontzeko bazkideei eskualdatzeko baimena eman zion aho batez. Repsolen akzioak horrela banatuko dituzte gainontzeko kideek: Enagasek akzio horien %15 eskuratuko ditu, RREEF-k %5 eta beste hainbeste EVE-k. Hala, eskualdatzea gauzatutakoan eta administrazioek behar diren baimenak eman ostean, BBGren akzio-egitura honakoa izango da: Enagas-ek sozietatearen %40 izango du eta EVE-k eta RREEF-k %30na.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo