GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Joseba Otano Villanueva Administrazioan Euskaraz Taldea

Sanferminetan, euskara jaiaren erdigunean

Administrazioan Euskaraz Taldeak bere hausnarketa egin nahi du, sanferminetan Iruñeko Udalaren aldetik euskarak izandako trataeraren inguruan.

Lehenengoa. Uste dugu Iruñeko Udalak euskara, gure hizkuntza, bazterreko elementu moduan hartu zuela.

Bigarrena. Hiriko agertoki guztietako programazioan agertu behar du euskarak, ikuskizunetan baztertu beharrean, horren parte bihurtuta. Azken urteetako aldarrikapen hau bere gain hartu behar du Iruñeko Udalak.

Hirugarrena. Euskal musikari eskainitako agertokiak jaiaren erdigunean egon behar du, behar duen garrantzia emanda. Bere tenorean Media Lunatik Takonerara eramateak bere ikusgarritasuna handitu bazuen ere, oraindik jai gunetik zertxobait alboratuta dago.

Laugarrena. Ekitaldi eta harrera guztietan euskararen presentzia bermatu behar duela uste dugu. Horixe izan zen Udalaren Osoko Bilkurak onartu zuena eta bi urteetan bete gabe geratu dena.

Bosgarrena. San Fermin Euskalduna Elkarguneak plazaratutako eskakizunak hurrengo urtean kontuan izatea nahi dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo