GARA > Idatzia > Kirolak> Xakea

Maisuen Grand Slam finala

2010eko Maisuen Finala Bilbon eta Shanghain jokatuko da iraila aldera

Nerea CABRERA

Aurtengoa Xakeko Gran Slam-eko Maisuen Finala Bilbon egingo den hirugarren urtea izango da. Agertoki berria izango du, hirian zaharberritu berri den Alondegian hain zuzen. Aurtengoan, berrikuntza gisa, final aurrekoak Shanghain jokatuko dira; bertan Wang Hao, Alexei Shirov, Levon Aronian eta Vladimir Kramnikek jokatuko dute. Lehenengo bi postuetan sailkatzen direnek Bilbon jokatuko dute finala Magnus Carlsen eta Vizwathan Ananden aurka. Horixe azaldu zuen Bilboko alkate Iñaki Azkunak atzo finala aurkeztean.

Ekitaldian munduko egungo txapeldunak, Viswanathan-ek, parte hartu du, alkatearen aurka jokatutako partida batean. «Hiru mugimendu egin ditut eta munduko txapeldunak atzera egin du, beraz, oso pozik nago», adierazi zuen Azkunak partida bukatutzat emateko.

Viswanathan Anandek Bilbon jokatu ahal izatea berarentzat ohore handia dela adierazi zuen. «Lehiaketa paregabea da Bilbon ospatzen dena, publikoarekiko hurbila. Badakit irabaztea zaila izango dela, baina ahalegindu, behinik behin, ahaleginduko naiz».

Sestao ere xakeari lotuta

Abuztuaren 23 eta 28 artean, Sestaon xakeko Linex Magic tronuaren irabazleak aurkitzeko txapelketa egingo da. Bertan Estatu espainiarreko hamar talderik onenak bilduko dira. Lehia antolatzen duen taldeko presidenteak lehiaketa «Europako garrantzitsuena» izango dela adierazi zuen, jokalarien maila handia dela-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo