GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA

Urdaxek etenik gabe jarraitzen du lanean

J.L.

Urdax Magunazeliak bere lanak egiten jarraitzen du, eta 12 urte baino ez dituen arren, marka berri bat egiteko prest dago. Bihar, 18.30etik aurrera, Dimako plazan arituko da 132 kiloko harri errektangularrarekin, bost minutuko txanda bakarrean.

12 urte izan arren, marka handia da, 132 kiloko harria handia baita eta gainera aurrera jarraitzen du. Askok diote bera izango dela etorkizunean Aimar Irigoienen aurkaria, baina hori oraindik oso urruti dago. Urdaxek orain ez du inorengan pentsatu behar, bere buruari jarri behar dio arreta, eta heldu beharrekoa helduko da.

Orain artekoa ikusita, garbi dago harri-jasotzaile handia izango den gaztearen aurrean gaudela, baina oraindik denbora eman behar zaio. Mutila plaza-gizona da eta denek garbi dute marka egingo duela. Hau orain dela hilabete egin behar zuen, baina orduan min hartuta zegoen eta ezin izan zuen egin.