DONOSTIAKO PIRATAK, ABORDATZERA
«Kantatzeko, dantza egiteko eta algaraka aritzeko irrikatzen nago»
BEBE
Muskaria
Koldo OTAMENDI | DONOSTIA
Musika munduan gutxitan gertatzen da disko bakar batekin arrakastarik handiena ezagutzea. Hori suertatu zitzaion 2004an Bebe musikariari «Pafuera Telarañas» diskoa argitaratzearekin batera. Bere egungo egoeraz, arrakastaren zamaz, eta disko berriaren inguruan mintzatu gara Beberekin.
Disko berriaren aurkezpena antzokietan abiatu zenuen. Orain ordea, agertoki handiak dituzu jomuga nagusi.
Diskoa atera eta berehala aurkezpen bira txiki bat egin genuen antzoki eta edukiera txikiagoko aretoetatik. Gero, nire haurra jaio zen eta etenaldi bat egin genuen denbora tarte bat hartuta. Orain ekin diogu berriz kontzertu birari eta nagusiki herrietako jaiak eta jaialdi handiak izango dira gure jomuga. Urria aldera itzuliko gara berriz antzokietara.
Ez da gauza bera izango ikuskizun berria areto batean edo aire librean ikustea.
Erabat ezberdinak dira bi formatu horiek, baina bakoitzak badu gustuko dudan zerbait. Kantuak berdinak diren arren, izaera eta moldaera berriak hartzen dituzte kokagune batean edo bestean izan. Hots, ez da gauza bera egun argiz hondartza batean itsasoari begira jotzea, jendea erdi-biluzik dabilela dantzan, edo antzoki batek ematen duen goxotasunean, jendea eserita dagoela lasai musikari adi. Hori da nire musikak duen gauza onetako bat: lekuaren eta jendearen arabera moldatu eta egokitu daitekeela.
Lehenengo diskoarekin sekulako arrakasta lortu zenuen. Zuk aipatua da, arrakasta horretan ito zinela kasik.
Oso garai polita izan zen, baina oso gogorra ere bai. Diskoa atera eta sekulako eztanda gertatu zen gure inguruan. Emanaldi asko egin genituen, irratian, prentsan eta telebistan elkarrizketa mordoa, sari pila bat... Oso ezagun bilakatu nintzen. Gehiegi, akaso. Lau urte egin genituen eguneko 24 orduak taldeari eskainiak, eta horrek azkenean erre egiten du. Azkenean, eszenatik jaitsi eta gauzak ganoraz eta denboraz egiteko unetxo bat hartu behar izan nuen. 2007an eman genuen jendaurreko azken emanaldia, baina dagoeneko pentsatzen hasia nintzen kantu berrietan. Urtebeteko etenaldia aprobetxatu nuen nire furgonetarekin bidaiatzeko eta bitartean kantu berrien zirriborroak egiten joan nintzen.
Zure kantuak jotzeaz aspertu zinen beraz...
Nazka eginda nengoen nire kantuez. Pila bat jo genuen, nahi baino gehiago, akaso, eta kantuak erre egin ziren. Horregatik, onuragarria izan da denboraldi bat jo gabe egotea. Indarra hartzeko balio izan dit, eta era berean, kantuak benetako balioa izatera iritsi dira.
Ugariak izan dira egin dituzun kantuen moldaketak eta beste musikariekin elkarlanean. Azken boladan esaterako, Carlos Berlangaren omenezko diskoan parte hartu duzu eta Nirvanaren kantu baten moldaketa burutu duzu. Gustuko duzu lan ildo hori?
Azken urte hauetan lankidetza piloa egin ditut. Beti izan dut gustuko jendearekin elkartu eta lagunartean gauzak egitea. Oso gustuko dut musikaren alderdi hau. Batzuetan, lagunarteko lankidetzak izan ohi dira, eta oso gustura egiten ditut. Baina benetako irrika sortzen didana da nire mundutik urrunago dauden musikariekin lan egitea. Musikarien artean lotura bat sortzen bada, oso gauza politak lor daitezke. Aipatu dituzun bi horiez gain, Las Niñas edota Marta Sanchez-ekin ere lankidetzan aritu naiz aurten. Carlos Berlangaren omenezko kantua gustuko dut, baina Marta Sanchezekin lortu dudan konexioa sekulakoa izan da. Inoiz ez nuen esperoko zerbait berezia sortuko zenik bion artean, eta oso pozik nago kantu hori egin izateagatik.
Aspaldiko partez zuzenean Euskal Herrian arituko zara hilabete honetan. Bihar, Donostiako Trinitate plazan eta abuztu amaieran Bilboko Aste Nagusian.
Euskal Herrira etortzen garen bakoitzean sentsazio bereziak izan ohi ditugu. Harrera beroa jaso izan dugu beti hemen eta emanaldi bereziak izaten dira. Askok kontrakoa pentsatu arren, berotasun handiz erantzuten du hemengo publikoak.
Zer eskainiko duzu biharko emanaldian. Zein da menua?
Nire ibilbidean kaleratu ditudan bi diskoen nahasketa izango da. Ez dut oso gustukoa gauzak aurreratzea, emanaldiari ezusteko kutsu hori kentzen diolako, eta nahiago dut airean uztea erantzuna. Aurreratu dezakedan gauza bakarra emanaldi alaia izango dela da. Sekulako gogoak ditut berriz ere oholtza gaina hartzeko. Alaitasun handiko garaia izaten ari da niretzako, eta kantatzeko, dantzatzeko eta algaraka aritzeko gogo izugarriak ditut.
Emanaldia Donostiako Piratek antolatu duten egitarau alternatiboan kokatzen da. Gustuko al duzu bestelako errealitateak ezagutzea?
Oso gustuko dut halako herri ekimenak ezagutzea. Ohikoan, jaialdi handietan parte hartzen dut, baina jakin-mina izaten dut bestelako errealitateak ere ezagutzeko. Banuen Donostiako Udalaren proposamen bat ere, udara honetan zuzenean aritzeko, baina Piraten proposamenak irrika berezia eragiten zidan. Azken batean, denok daramagu pirata txiki bat gure barnean.
«Izugarria izan zen lehen diskoarekin bizi izan nuena. Oso polita izan zen, baina era berean oso gogorra ere bai»
«Harrera beroa egin digute beti Euskal Herriko ikus-entzuleek. Giro berezia sortzen da emanaldietan»
«Gustuko dut egitarau ofizialetik at dauden ekimenetan aritzea. Denok daramagu pirata txiki bat barnean»
Jaialdia: Bebe + Ze Esatek! + Sorkun & Pata Dj.
Data: Bihar.
Lekua: Trinitate plaza (Donostia).
Ordua: 21.00etan.
Sarrera: 19/24 euro.
Antolatzaile: Donostiako Piratak.
Si bien la cantante Bebe es el plato fuerte del concierto de mañana sábado, el evento «pirata» cuenta con más alicientes que la artista extremeña. Junto a Bebe, compartirán cartel Sorkun y Ze Esatek!
Abrirá el concierto la cantante Sorkun, esta vez acompañada por DJ Pata, y con un espectáculo que estrena para la ocasión en Donostia. En esta nueva aventura musical, la vocalista pasa por la batidora del hip-hop y de la música negra canciones tan conocidas como «Lurra» o «Rescue me», dando una vuelta de tuerca a su repertorio habitual, en el cual no faltarán versiones ni colaboraciones especiales. También subirá al escenario una de las bandas que más está actuando en directo en este 2010: Ze Esatek! La multibanda donostiarra, interpretará canciones de su álbum debut editado por Baga-Biga, y pondrá a bailar a toda la plaza con esa mezcla de ritmos bailables y patxangueros.
Además, no va a ser este el único concierto que programen Piratak durante la Aste Nagusia donostiarra. El martes 17 se realizará la final del concurso de maquetas donde actuarán tres bandas todavía sin confirmar y el miércoles 18 se anuncia a New York Ska Jazz Ensemble, más la actuación de los Revolutionary Brothers. Tampoco faltarán verbenas y dantzaldis, todo esto acompañado con buen beber y buen comer. Todos los actos musicales serán en la Plaza de la Trinidad, convertida en «La Flamenca» durante estos días de fiesta en Donostia.
Koldo OTAMENDI