Gonzalez protagonista izango da Azkainen
J.L.
Sebastien Gonzalez izango da Azkaineko Torneoko protagonista. Gaur hasi eta astelehenean amaituko da eta Joseph Laduxe trinket eraberrituan lehen aldiz jokatuko da honelako lehiaketa bat.
Txapelketa benetan erakargarria izango da, egungo pilotaririk onenetakoak bertan izango baitira. Gainera, hiru bikote arituko dira eta, horrela, Gonzalezek finala ziurtatuta du. Gaur, 18.00etatik aurrera jokatuko da finalerdia. Bertan, Lanbert eta Etxeto Waltariren eta Kurutxariren aurka neurtuko dira.
Garaipena lortzen duen bikoak, astelehenean, 18.00etatik aurrera jokatuko du finala. Gonzalez eta Ezkurra izango dira azken partida horretan txapela eskuratu nahi duen beste bikoa.
Gonzalezek berriro ere trinketean jokatzeko modua izango du. Orain dela bi aste Baionan neurtu zituen indarrak, finalerdietan kanpoan geratu baldin bazen ere.