GARA > Idatzia > Ekonomia

Nekazaritza ekonomia jarduera dela dio UAGAk, eta ehiza, ordea, aisialdia

A.Z. |

Nekazarien eta abeltzainen jarduna sektore ekonomiko eta produktiboa dela nabarmendu du Arabako UAGA sindikatuak, azken egunetan hainbat ehiztarik nekazarien lanak ehiza jarduna kaltetzen duela adierazi ostean. UAGAk ohar batean adierazi duenez, hainbat ehiztari kexatu egin dira nekazariek espezie zinegetikoentzat kaltegarriak diren ordutegietan lan egiten dutelako. Hala, nekazariak klimaren arabera jarduten direla azaldu du sindikatuak, honek uzten duenean egiten dutela lan, eta batzuetan gauean aritu behar dutela. Ehiza, ordea, aisialdiko jarduera bat dela nabarmendu dute.

Arau berriak sortzeari buruz, dagoeneko badirela nahikoak adierazi du UAGAk, asko gainera «muturrekoak» eta «itogarriak». Beraz, araudi berririk ez dutela behar baieztatu du. Ehiztariei «errespetua» azaldu eta nekazal-jarduera ekonomikoa dela azpimarratu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo