GARA > Idatzia > Kultura

musika

Berri Txarrak-en zaleek hautatuko dituzte hurrengo diskoko abestiak

GOR zigiluak Berri Txarrak-en kanta ezagunenak bilduko ditu «Denak ez du balio. Singles 1997-2007» izeneko diskoan. Lan horretako abestiak hautatzeko zaleen iritzia baliatuko dute eta, horretarako, Lekunberriko taldearen hamabost kanturik onenak zeintzuk diren esan beharko dute jarraitzaileek. Zerrenda gordiskak@yahoo.es helbidera bidali behar da, izenburuan «BTX kantu zerrenda // BTX lista de canciones» jarriz. Inkestan parte hartzen dutenen artean gainera, taldeak sinatutako hamar disko zozketatuko dituzte. Abesti zerrenda bidaltzeko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo