GARA > Idatzia > Euskal Herria

Donostia jendez lepo, baina egitaraua eta jai giroa, hankamotz

Gauean suak botako ez balituzte eta hiria jendez gainezka egongo ez balitz, askoren ustez, inork ez luke asmatuko Donostian jaiak direnik. Betiko eztabaida da hau. Urte osoan zehar antolatzen dituzten ekitaldiak agertzen dira egitarauan, eta ekitaldi berriek ez dute jendearen parte hartzea sustatzen. Zorionez, Aste Nagusiari bultzada emateko prest dagoen jendea badago, eta bilatuz gero, ongi pasatzeko aukerak ere bai. Piratei galdetu.

p016_f01_177x141.jpg

Nagore BELASTEGI I

Piratek, eguzkipean hainbeste arraun egin ostean, egarria kentzeko poteoa egin zuten denek elkarrekin. Hala, jaiak ospatzeko gogoa zuen jendez joan ziren betetzen, txandaka, tabernak. Jarraian, Trinitate plazan aingura bota zuten Piratek, eta La Flamenka izena jarri dioten gune horretan jaiak amaitu arte ez da zereginik faltako.

Astelehen gauean erromeria egin zuten, eta lehen eguneko kontzertuetan baino jende gehiago bildu zen bertara. Bakoitzak nahi zuena egiteko askatasun osoa zuen. Esaterako, pare bat espontaneo taula gainera igo, eta euren gorputzak pirata guztiei erakusteko asmoz, pixkanaka arropak eranzten joan ziren.

«Kontxan arroparekin bainua hartzen amaitu genuen, Kontxara pirataz jantzitako jendea gerturatzen ikusi genuenean, baina gaur dena lasai dago berriro», esan zuen atzo Maite Camps Bartzelonako bisitariak, erdi arranguratuta. Mutilarekin etorri da Donostiara, aste igarotzera. Joan den astean Gasteizen egon ziren, eta gero Bilbora joateko asmoa dute, Marijaia ezagutzera.

«Motxilarekin bidaiatzen dugu, eta horregatik lekuz kanpo sentitzen gara pixka bat, gauean batez ere. Su artifizialak izugarriak dira, Kontxako badia atzean dutela, baina jendea oso pasiboa da. Eseri, izozkia jan eta begiratzera mugatzen dira. Guk ere izozkia jan dugu, eta gero ez dakigu zer egin. Gasteizen bertakoekin gehiago gozatu genuen, eta koadrila batekin egon ginen Zeledonen jaitsieran. Bilbotarrek ahobero ospea dute, ikusiko dugu ea jaiak ere horrelakoak diren».

Bulebarreko betiko giroa

Atzo eguerdian, Bulebarreko panorama udako edozein egunetan ikus daitekeena zen. Turistak txalapartari batzuen inguruan eserita, euskal soinuak mirestera emanak, ogitartekoak jan bitartean. Batzuek jakin-mina zuten musika tresna bitxi horren jatorriagatik, eta musikariekin hitz egiten zuten.

Txalapartaren soinua kioskoraino iristen zen. Bertan, egitaraua jarri dute panel handi batzuetan, nahi duenak begiratzeko. Buruan ikurrina josita zuten txapelak zituzten mutil talde bat zegoen eskaileretan. Guztien artean gaztelaniaz hoberen hitz egiten zuena Alex Lemanier zen. «Gu Normandiakoak gara, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak. Klaserako Orson Wellesi buruzko lan bat egin genuen, eta hark Euskal Herriari buruz egin zuen dokumental bat ezagutu genuen. Oso kultura interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik gaude hemen». Lemanier eta bere lagunak oso ondo ari dira pasatzen, eta filmean ikusitako dantzak eta esku pilota aurrez aurrez ikusi ahal izan dituzte, baina atzerritar gehiegi daudela sumatzen dute, «zaila da argibideak emango dizun bertako norbait aurkitzea», esan zuen Lemanierrek. Gazte hauen oporretako plana hondartzan kiskaltzea da, eta gauean, Zurriolako diskotekan dantzatzea.

Kursaaleko terrazetan gauetan diskoteka saio izugarriak antolatzen dituzte. Bestalde, aurten, lehen aldiz, kultura aniztasunaren topaleku bat antolatu dute Zurriolan. Odon Elorza alkateak egitarauaren aurkezpen egunean adierazi zuen gune hori atzerritarrak erakartzeko prestatu dutela. Bertan Kuba, Mexiko, Magreb, Alemania eta Lleidari eskainitako denda txiki batzuk daude. Tailerrak egiten dituzte, eta gauean, kontzertuak. Nahiz eta hondartza jendez gainezka egon, bazkalorduan oso jende gutxi inguratzen da Kursaaleko gunera, eta gauean ere ez du jende askok parte hartzen. Atzerritar gehienak euskal kultura ezagutzeko etortzen dira, eta halako ekitaldiek ez dute arrakasta handirik izaten, ez etxekoen, ez kanpotarren artean.

Sarah Shearer australiarra da eta beste bi lagunekin etorri da Donostiara. Sanferminetan Donostiako mutil batzuk ezagutu zituzten eta horien hiriko jaietara etorri dira oraingoan. «Egunean zehar dendarik denda ibiltzen gara erosketak egiten, hemen arropa merkeagoa eta politagoa delako. Gauean, berriz, dotore janzten gara eta Bataplan diskotekara edo tabernetara joaten gara ligatzera», aitortu zuen australiarrak. Euskal Herrira itzuliko direla argi dute neskok, baina beste urte sasoi bat aukeratuko dute, ondo pasatzeko aukera berbera izango dutelakoan, baina halako jendetzarik ez.

Por la tarde se impartió un taller infantil de caligrafía árabe en la terraza intercultural del Kursaal. También se acercó hasta allí un cuentacuentos, que relató a los niños las historias populares de Arabia.

Los fuegos artificiales que visten de gala la ciudad cada noche siguen siendo el espectáculo que más miradas atrae durante toda la Aste Nagusia. Ayer le tocó el turno a la pirotecnia Pablo (Asturias), y hoy será la italiana Bruscella Bartolomeo & F. Lli la encargada de teñir de colores el cielo donostiarra.

Cuba fue el país invitado en la noche del lunes en el espacio «Zurriola intercultural» de las terrazas del Kursaal. El grupo Yanicet Lobaina Quartet fue el encargado de poner la nota musical a la velada.

Los más pequeños lo pasaron en grande en los talleres que preparó Donostiako Piratak en la Plaza de la Trinidad. Había hinchables, talleres de pelotas antiestrés, chapas, caretas y joyas con abalorios, además de puestos de venta de talos y camisetas de los Piratas. Por la tarde realizaron juegos.

Los Piratas apostaron por la recogida selectiva de basuras

Los Piratas llegaron a Donostia con muchas ganas de pasarlo bien, pero no olvidaron cuidar el medio ambiente. Por un lado, prohibieron el uso de bidones en el Abordaje y los sustituyeron por bolsas ecológicas que ellos mismos vendían e inflaban. Por otro lado, recogieron los residuos generados durante la comida previa a echarse al agua, celebrada en el embarcadero y en la que participaron más de 1.000 personas. La organización tuvo la colaboración de miembros de colectivos en contra de la incineradora y a favor de la recogida selectiva, y así consiguieron recoger selectivamente los residuos, incluso los orgánicos. Según los datos aproximados facilitados por Gipuzkoa Zero Zabor, se recogieron 150 kilos de materia orgánica, 100 de envases y plástico, 40 de papel y cartón y 50 de material no reciclable. Los plásticos, papel y vidrio los depositaron en los contenedores de la ciudad, mientras que la materia orgánica ha sido trasladada al Garbigune de Zubieta.

Al apoyar el reciclado, los Piratas quisieron demostrar que con un pequeño esfuerzo se consiguen resultados espectaculares e hicieron un llamamiento al Ayuntamiento para que pongan los medios necesarios para la recogida selectiva, ya que no pudieron reciclar más por falta de infraestructura y por las prisas lógicas de la recogida. N. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo