GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hildako bat aurkitu dute kanpin-denda baten barruan Lekubaso urtegi ondoan

Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten DYAko larrialdi zerbitzuetako kideek astearte gauean, Lekubaso urtegiaren inguruan, Galdakaon. Gorpua hildakoaren lagun batek aurkitu zuen eta antza denez, urtegiaren inguruetan kanpatuta zegoen 44 urteko gizonezkoa da.

p017_f01.jpg

Y. A. |

Gizonezko baten hilotza aurkitu zuten astearte gauean DYAko larrialdietarako zerbitzuetako kideek Lekubaso presaren inguruan, Galdakaon. Lakuako Barne Sailak adierazi zuenez, gorpua kanpin-denda baten barruan aurkitu zuen hildakoaren lagun batek.

Barne Sailaren arabera, hilotza 44 urteko gizonezko batena da. Heriotzaren arrazoiak argitu ez badituzte ere, hildakoaren gorpuak ez zeukala «indarkeria zantzurik» azaldu zuten Sailekoek. Hildakoaren ezagun batek asteartean 23:30 aldera SOS Deiak-era deitzean bertaratu ziren ertzainak Galdakaoko Lekubaso urtegira. DYAko iturriek berretsi zutenez, gorpua 44 urteko gizonezko batena da. Hala ere, oraingoz ez dakite zenbat denbora zeraman hilda.

Quad istripu bat

Haren gorpua Bilboko auzi-medikuntza zerbitzuetara eraman zuten astearte gauean, eta autopsia egingo diote bertan. Azaldu zutenez, «autopsiak erakutsiko du, datozen egunotan, heriotzaren zergatia».

Bestalde, Joxe Felix Chasco abuztuaren 11tik desagertuta egon den ertzainaren heriotza «istripu bat» izan dela adierazi zuen atzo Juan Carlos Ramirez-Escudero Gaubeako alkateak, Radio Euskadi-n egindako adierazpenetan.

Chascoren gorpua astearte arratsaldean aurkitu zuten Arabako udalerriko harizti batean, eta istripua izan zuen quad-aren ondoan.

47 urteko ertzaina quad-ean txango bat egitera irten zen abuztuaren 11n. Sei egunez desagertuta egon ondoren, astearte arratsaldean aurkitu zuen gorpua bilaketa lanetan zebilen gazte batek, Nograro udalerriko baso batean. Hileta elizkizunak bihar izango dira.

quad istripua

Abuztuaren 11tik desagertuta zegoen Joxe Felix Chasco ertzaina quad istripu baten eraginez hil zela adierazi zuen atzo Gaubeako alkateak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo