GARA > Idatzia > Euskal Herria

3,5 hektarea erre ditu sute batek Arabako Mañueta herrian

GAUBEA

Sute batek pinudi baten 3,5 hektarea erre zituen atzo Mañuetan, Arabako Diputazioko iturriek aditzera eman zutenez. Haize boladek itzaltzeko lana zaildu bazuten ere, 19:00etarako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.

Mañuetako herritar batek ohartarazi zituen suhiltzaileak, 17:00etan. Itzaltze lanetan Guardia nahiz Logroñoko suhiltzaileak aritu dira, baita Logroñotik etorritako helikoptero bat ere. Arabako Diputazioko iturriek adierazi dutenez, oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.

Bestalde, Nafarroako Ezkabarte herrian ere beste sute bat izan zen atzo arratsaldean. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, sutea hasi lekura iristeko zailtasunak gorabehera, «ordu gutxiren buruan» kontrolpean izatea lortu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo