GARA > Idatzia > Euskal Herria

3,5 hektarea erre ditu sute batek Arabako Ma�ueta herrian

GAUBEA

Sute batek pinudi baten 3,5 hektarea erre zituen atzo Ma�uetan, Arabako Diputazioko iturriek aditzera eman zutenez. Haize boladek itzaltzeko lana zaildu bazuten ere, 19:00etarako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.

Ma�uetako herritar batek ohartarazi zituen suhiltzaileak, 17:00etan. Itzaltze lanetan Guardia nahiz Logro�oko suhiltzaileak aritu dira, baita Logro�otik etorritako helikoptero bat ere. Arabako Diputazioko iturriek adierazi dutenez, oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.

Bestalde, Nafarroako Ezkabarte herrian ere beste sute bat izan zen atzo arratsaldean. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, sutea hasi lekura iristeko zailtasunak gorabehera, �ordu gutxiren buruan� kontrolpean izatea lortu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo